BECeko Batzarrak eta Ekitaldiak sailak txosten berria argitaratu berri du, “Hemen dena da Expossible” izenburupean. 35 orrialdeetan zehar, BECeko instalazioetan zeharreko ibilbide bat egiten du, Bilbo-Bizkaia norakoa baloratzen du eta xehetasunez aztertzen ditu Batzar Zentroko espazioak, Pabiloiak, Ataria edo Bizkaia Arena. Halaber, beste eremu berezi batzuei ere balioa ematen die, hala nola kale perimetralari, sarrerari eta hegoaldeko aparkalekuari edo BECeko Dorreko Terrazari.

Ekitaldi guztiak aurreikusitako moduan atera daitezen Bilbao Exhibition Centrek eskaintzen dituen zerbitzuen zati handi bat jasotzen du txostenak: erakusketarientzako zerbitzuak, laguntzaileak, ikus-entzunezko bitartekoak, komunikazio taldea, seinaleak eta brandinga, IT, 4.000 plazako aparkalekua edo kiroldegia.

Gainera, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa eta apustua mantentzen jarraitzen du Bilbao Exhibition Centrek. Hala, helburuekin lerrokatuta lan egiten du berariazko batzorde batean. Alderdi sozial eta ekonomikoetan aplikatzen da irizpide hori, hala nola azpiegituraren kudeaketan eta bertan egiten diren ekitaldietan. Atal garrantzitsuetako bat energiaren erabilera eraginkorra da. Esparruak dagoeneko badu eguzki-energia fotovoltaikoaren parke bat, EAEko garrantzitsuenetakoa; eta aurten handitu egingo dute eguzki-plaken instalazioa, egungo potentzia nabarmen areagotu eta % 10-12 arteko autohornikuntzara iritsi ahal izateko.

Gainera, energia-iturrien kontsumoaren kontrola eta kudeaketa hobetu egin du BECek. Espazio askotan LED argiak jarri dira eta energia elektrikoaren erabilera sustatu da; horretarako, karga elektrikorako plazak gaitu dira aparkalekuan.