BEC logistikako eta prentsako zentro bihurtuko da 2023ko Tour de Francen lehen hiru etapetan. Hala, ekainaren 25etik uztailaren 1era bitarte, Tourraren antolakuntzak bere bulegoak Konbentzio Zentroan instalatuko ditu. Gainera, bertan egongo da komunikabideentzat bereziki sortutako gunea ere.

Tourraren lehen etapa uztailaren 1ean abiatuko da Bilbotik eta horren aurretik ohiko “Le Caravane publicitarie” izeneko irekiera-desfilea egingo da. Bertan, Frantziako Tourrak eta haren babesleek tropelaren aurretik joan ohi den jai-giroko ikuskizuna eskainiko dute. Karabana horiek 2. pabilioian egongo dira aparkatuta eta Bilbao Exhibition Centretik abiatuko dira.

Joan den asteartean, otsailaren 28an, Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria buru zuen lan segizioa Bilbora eta BEC-eko instalazioetara joan zen hitzorduaren xehetasunak emateko.