2023a etenik gabeko jarduera-urtea ari da izaten Bilbao Exhibition Centreko Konbentzio Zentroan. Urtea hasi zenetik, era askotako ekitaldiak antolatu dira bertan eta horien artean hauek aipatu behar dira: Hyrox, herrialde bakoitzeko hiri nagusietan egiten den fitness indoor-eko lehiaketa; Outlet Bilbao, Euskadiko deskontuen azoka handiena; eta Bilbao Turismoren urteroko ekitaldia, “Fokus On”. Azken horrek, gainera, turismogunea sustatzeko jardueren egutegia aurkeztu zuen lurraldeko turismoaren sektoreko 300 ordezkari baino gehiagoren aurrean.
Gainera, asteburuan jarraitzaile ugari biltzen dituzten bi hitzordu iritsi ziren BECera: Expocadena, burdindegiko eta hornidura industrialeko azoka pribatua, eta Japan Weekend Bilbao, pop culture arloko Espainia osoko ekitaldi handi eta arrakastatsuena. Martxoan, aldiz, Euskadiko azoken eta kongresuen barrutian Desembalaje, antigoaleko gauzen, enkanteen, vintagearen eta retroaren azoka, egingo da beste behin (aurtengoa 47. edizioa izango da), eta baita Ausartan Race kirol-lehiaketa ere. Hurrengo hilabeteotan, honako ekimen hauen txanda iritsiko da: Food 4 Future – Bilbao Foodtech World Summit, elikagaien eta teknologia arloko industria-enpresa liderrak bilduko ditu bigarren edizio honetan; FVO, beste urte batez BEC Estatu osoko okasioko ibilgailuen azoka handienetako bat bihurtuko duena ; eta Euskal Encounter informatikako zaletuen eta profesionalen hitzordu jendetsua (aurtengoa 31. edizioa izango da). Biocultura, produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka, urrian itzuliko da.
Atzerrirako proiekzioa duten azoka profesionalei dagokienez, bereziki nabarmendu beharrekoak dira hauek: Empack eta Logistics & Automation, packaging, logistika eta garraio arloko Espainiako iparraldeko profesionalentzako lehen topagunea; Mundu Bankuak antolatutako Innovate 4 Climate de World Bank Group’s nazioarteko konferentzia entzutetsua; eta Intergraf Currency+Identity, segurtasuneko inprimatze-industria arloarentzako plataforma paregabea, mundu osoko 350 erakunde baino gehiagotako 850 ordezkari baino gehiago elkartuko dituena.
Horregatik guztiagatik, Bilbao Exhibition Centrek uste du 2023a bere Konbentzioen Zentroan dinamismo handiko eta jarduera jarraituko urtea izango dela eta mundu osoko milaka enpresa, profesional eta bisitari bilduko direla bertan.
Iruzkin bat utzi