Imanol Pradales lehendakariak zuzendu du gaur goizean BIEMH-Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 33. edizioaren inaugurazio-ekitaldia. BIEMH Bilbao Exhibition Centren egingo da gaurtik ostiralera bitartean, eta 34 herrialdetako 1.503 enpresa erakusketarik eta 3.350 produktu berritzailek baino gehiagok hartuko dute parte.

Bere partehartzean, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria eta teknologia sarea eraldatzeko eta prestatzeko egin duen apustua azpimarratu du, jarduera ekonomiko gehiago eta kalitatezko enplegua sortzeko helburuarekin, eta aurtengo edizioaren leloa azpimarratu du: “bi modutara bizi dezakegu unea; mehatxuez kezkatuz, esku-balazta jarriz; edo, beti egin dugun bezala, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatuz”, azpimarratu du.

Irekiera-ekitaldian izan dira, halaber, Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta, BECeko presidentea; Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea; José Pérez Berdud, AFM Clusterreko presidentea; José Ignacio Ortíz de Urbina, AIMHEko presidentea; Jordi García Brustenga, Industriako estatu-idazkaria; eta Ainara Basurko, Ekonomia Sustapeneko foru-diputatua eta BECeko presidenteordea.

Inaugurazio-ekitaldian, gainera, erakunde mailako ordezkari eta agintari adierazgarri ugari bildu dira eta horien artean aipatu behar dira hauek: Mikel Torres, bigarren Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Saray Zárate, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren foru diputatua; Carlos García Buendía, Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordea; Joseba Intxaurraga, BECeko kontseilaria; M. Carmen Gorostiza, BIEMHeko Event Manager-a; Xabier Ortueta, AFM Clusterreko zuzendari nagusia; eta Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia. Hitzaldien ondoren, agintariek inaugurazioko paseoa egin dute, azokako 6 pabiloietan banatuta dauden enpresak bisitatuz.

“CARPE BIEMH” lelopean, BIEMH 2026k enpresa erakusketariak, bisitariak eta erakundeak gonbidatuko ditu unea aprobetxatzera. Beste behin, agerian geratuko da edizioz edizio bertaratzen direnak harrituta utziko dituen zuzeneko ikuskizun industrial eta teknologikoa eskaintzeko duen gaitasuna.

BIEMH 2026 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundia eta SPRI – Eusko Jaurlaritza dira erakunde mailako partnerrak.