Expovacaciones, Welcome, FVO, Ahal Dugu…
Joan den maiatzak 5 ostegunetik maiatzak 8 igandera arte Bilbao Exhibition Centrek 100.000 pertsona baino gehiago bildu ditu, egun hauetan gauzatu diren ekimen desberdinetan banatuta.
Expovacaciones turismo azokak 70.000 pertsona izan ditu, azokako lehenengo pabiloian maiatzaren 6tik 8ra arte aurrera eraman den ekitaldian. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuorde den Itziar Epalzak inauguratu zuen azokak 161 erakusketari izan zituen, autonomi erkidego ia guztietatik etorritakoak eta China, Cuba, Dominikar Errepublika, Portugal, Islandia, Andorra, Frantziako hego-mendebaldea, Argentina, Txile eta Alemania bezalako herrialdeetatik etorritakoak. Gainera, bidai agentziak eta handizkariak, garraio-konpainiak eta ostatuak bertan egon ziren, mobil-hometako eta caravaningeko eskaintza interesgarri batez gain.
Publikoaren parte-hartzea oso arrakastatsua izan zen azokan gauzatu ziren ekintza desberdinetan. Programaren barruan, “MAI BIER EXPERIENCE” garagardo azoka eta Expovacacioneseko “I GOLF SHOWA” nabarmendu ziren. Lehenengoan, bertaratutakoek “Oktoberfest” giro batekin gozatzeko aukera izan zuten, saltxitxa, ukondo eta garagardo ona probatuz. “I Golf showan”, berriz, interesa zutenek beraien lehen golf klaseetara joan ziren eta adituenek punteria eta trebetasun lehiaketetan parte hartzeko aukera izan zuten.
Gainera, erakusketariek aktibitate desberdinak gauzatu zituzten beraien standen barruan, esaterako, folklore erakusketak, dastatze gastronomikoak, dantzak, zozketak eta lehiaketak, besteak beste. Nabarmendu behar da baita ere Gaztela Lehoiko Kultura eta Turismoko Kontseilariak BECeko instalazioetan antolatu zuen topaketa komertziala, Gaztela Lehoiko eskaintza turistikoa aurkezteko. Eta, aurreko edizioetan bezala, helmuga turistikoetan igarotzeko egonaldiak zozkatu ziren, bai nazionalak baita nazioartekoak ere.
WELCOME, GLOBAL TRAVEL FORUM
Sektore turistikoetako adituak diren 350 pertsona baino gehiago Bilbao Exhibition Centre bisitatu zuten maiatzaren 5ean, ostegunean, Welcome Global Travel Forum ekitaldiko bigarren ediziora joateko. Welcome sektore turistikoko profesionalentzako zuzenduta dagoen topaketa profesionala da, negozio aukera berriak sortzeko erreminta izatea helburu duena.
Inaugurazio ofiziala BECeko Luxua Aretoan egin zen, non Merkataritza eta Turismo, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuorde den Itziar Epalzak, Bizkaiko Foru Aldundian Garapen Ekonomiko eta Territorialeko Diputatua den Imanol Pradalesek eta Bilbao Ekintzako zuzendaria den Nora Sarasolak azokari hasiera eman zioten.
Ekitaldi honen barruan 15 erakusketariek beraien eskaintzak aurkeztu zituzten, eta, haien artean, Lufthansa edo Tecnalia bezalako enpresa erreferenteak nabarmentzen ziren, ekitaldi honek eskaintzen zituen gune desberdinetan egon zirenak.
6. BIGARREN ESKUKO AUTOEN AZOKA
Bigarren Eskuko Autoen Azokak 21.942 pertsona bildu zituen BECeko 3. eta 5. pabiloietan, 2015ekin konparatuz %,6,5a handitu zena, batez ere, 40.000m2ko azalera dela eta, non bisitariek 1.455 auto ikusteko aukera izan baitzuten, kanpoko zirkuituan probatzeaz eta bere finantzazioa kudeatzeaz gain.
Azoka ezinbesteko aukera izan zen tramiteak gutxitzeko eta nahi dugun autoa bilatzeko. Izan ere, 600 auto saldu ziren, erakusgaiaren %40a.
TOPAKETA IREKIA EUSKADIKO AHAL DUGU ZIRKULUEKIN
Ostiralean, maiatzak 6, topaketa ireki bat antolatu zen Euskadiko Ahal Dugu alderdiko kideekin, BECeko Bizkaia Arenan, non 3.000 pertsona hurbildu baitziren Ahal Dugu Idazkari Nagusia den Pablo Iglesiasekin eta Organizazio Idazkaria den Pablo Etxenikerekin.
IVAPEKO PERFIL LINGUISTIKOEN AZTERKETAK
Larunbatean, maiatzak 7, BECen IVAPeko perfil linguistikoen azterketak antolatu ziren, non 5.200 pertsona inguru parte hartu zuten. Behin-behineko emaitza globalak ekainaren 24an publikatuko dira eta hilabete horretako 25tik 30ra arte erreklamazio epea zabalduko da. Behin-betiko emaitzak uztailaren 22an argitaratuko dira.
JEHOVAKO TESTIGUEN BILERA
1.600 pertsonek Jehovako Testiguen bilerara hurbildu ziren, larunbatean eta igandean Bilbao Exhibition Centren antolatu zena. Egun bakoitzak 800 pertsoneko bertaratzea izan zuen, aurreko edizioekin konparatuz antzeko emaitzak lortuz.
Iruzkin bat utzi