Automobilgintzaren industriak BEC esparruaren aldeko apustua egin du bere ekitaldi eta publizitate-filmaketetarako

Nazioarteko konbentzioak, kontzesionario eta banatzaileen arduradunei zuzendutako hitzaldiak, komunikabideen aurreko aurkezpenak, iragarkien grabaketak… Azken urtean zehar, egoitza Alemanian, Korean, Suedian edo Txekiar Errepublikan, besteak beste, dituzten hainbat automobil-fabrikatzailek arreta jarri dute Bilbao Exhibition Centre azoka- eta kongresu-esparruak eskaintzen dituen tamaina, moldakortasun eta berrikuntzan.

Horren ondorioz, bertan burutu dira hainbat ibilgailu-ekitaldi azken hilabeteotan, bereziki “World Dealer Conference Skoda 2017”, Skoda Banatzaileen Nazioarteko Konferentzia, 2017ko urtarrilaren 25etik otsailaren 3ra bitartean 3., 5. eta 6. pabiloietan eta BEC esparruko Hegoko Atarian burutu zena eta 72 herrialdetatik etorritako 4.500 kontzesionario-arduradun bildu zituena, 420 lagunek osatutako 11 taldetan banatuak. Gonbidatuak BEC esparrura hurbildu ziren bi jardunaldietan zehar, beren agendetan izan zituzten hainbat bilera pribatu, Testdrive probak 250 ibilgailu baino gehiagorekin eta baita luzaroan espero zen Kodiaq Fabia modelo berriaren munduko aurkezpena ere. 1.500 pertsona inguruk parte hartu zuten ekitaldian eta honek 4,7 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa izan zuen.

Fotógrafo: Olli Waldhauer

Hyundaik, bere aldetik, Koreako automobil-fabrikatzaile nagusiak, BEC esparruko Prentsa Aretoa hautatu zuen maiatzaren 18an bere azken berrikuntza komunikabideen aurrean aurkezteko: Hyundai Ioniq ibilgailu elektrikoa.

 

Skoda eta Hyundairen aurretik, 2016ko azaroan, SEAT automobil-enpresak BECeko Auditorioa aukeratu zuen bere azken modeloa, SEAT León, aurkeztu zuen Konbentzioa burutzeko. Bertan, Estatu osoko 250 kontzesionario-arduradunek parte hartu zuten guztira.

 

 

Automobilgintza markentzat, esaterako Volvo eta Volkswagen, iragarkiak sortzen dituzten publizitate-agentzia eta -departamentuek ere aurkitu zuten BEC instalazioek eskaintzen dituzten 170.000 m²-etan beren iragarkiak filmatzeko eszenatoki egokia:

Maiatzaren 8tik 10era, MPG Media Picture Gmbh Alemaniako produkzio-etxeak, Basque Films euskal produkzio-etxearen laguntzarekin, Polo VW berriaren iragarkiaren zati bat filmatu zuen Bilbao Exhibition Centre inguratzen duen kalean, eta handik hiru hilabete eskasera, BEC esparruko hall nagusia hotel baten harrera-leku bilakatu zen Volvo berriaren iragarkiaren grabaketarako. Aldi berean, Bizkaia Arenan, grabaketa-set bat eraiki zen.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:13:07+02:0015 de azaroa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top