Euskadiko BPGan 20 urteotan izandako inpaktu metatua 2.000 milioi euro ingurukoa izan da Bilbao Exhibition Centreren urteurrenaren amaieran egindako kalkuluen arabera. Hain zuzen ere, bere lehen bi hamarkada hauetan erakundeak izandako balantzea honako hau da: 3.200 ekitaldi eta 20 milioi bisitari. Euskal Ogasunetara bideratutako 294,6 milioi euroko sarrerek osatzen dute lehen etapa hau. Gainera, erakundeak ekarpen esanguratsua egin du Euskadiren garapen sozioekonomikoan eta kanpo-proiekzioan, ekitaldien industrian nazioarteko erreferente gisa duen posizionamenduari esker.
2024ari dagokionez, BECek jarduera handia izan zuen eta BPGaren gainean izandako inpaktu ekonomikoa 226,9 milioi eurokoa izan zen bertan egindako 280 ekitaldiei esker. Negozio arloka, 27 azoka eta erakusketetakoak izan ziren, 223 konbentzioetakoak, eta 30 Bizkaia Arenan egindakoak. Urtearen amaieran, honako hauek ziren datuak: 843.800 bisitari izan ziren, eta espazioak 311 egunez egon ziren beteta. Horrek guztiak 44,3 milioi euro baino gehiagoko zerga-bilketa eta 4.348 enplegu sortu zituen.
Txostenak nabarmentzen duenez, gainera, sortutako gastuaren % 81 azokako jardueraren kanpoko sektoretan banatu zen. Ostalaritzak, adibidez, % 50 jaso zuen; garraioak % 18; aisialdiko eta kultura arloko jarduerek % 9; eta txikizkako merkataritzak % 4. Datuek agerian uzten dute sektore ekonomiko askotan inpaktu positiboa sortzeko eta tokiko ekosistema indartzeko BECek duen gaitasuna.
Azoken eta erakusketen arloan, BECek bere egutegia indartu zuen hitzordu enblematikoekin, eta proposamen berriak gehitu zituen. Horietan, 3.187 enpresa erakusketari bildu ziren. BIEMHek, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, mugarria jarri zuen arrakasta handiko edizioarekin. Izan ere, dinamismo eta parte-hartze handia izan ziren, fabrikazio aurreratuaren garapenerako funtsezkoa zen unean. Topaketa osatzeko, gainera, industria adimendunen inguruko ibilbidea egin zen aldi berean antolatutako AdditƐd, BeDigital eta WORKinn Talent Hub azokekin. Era berean, kanpoko proiekzioa izandako erakusketa profesionalen kasuan, bereziki azpimarratu beharrekoak izan dira honako hauek: Egurtek, Empack, Logistics & Automation, Transport & Delivery, EHEC, Food4Future, Pick & Pack for Food Industry eta AOTEC. Gainera, Europako sektore eolikoko ekimen nagusiak, WindEuropek, hirugarren edizioa egin zuen BECen eta emaitzek aurreikuspen guztiak gainditu zituzten. Europako industria eolikoaren dinamismoa gero eta handiagoa den testuinguruan, hitzorduak 80 herrialde ingurutako profesionalak erakarri zituen, eta erakusketa-eskaintza zabala aurkeztu zuen, sektoreko balio-kate osoa hartzen zuten 500 enpresa baino gehiagorekin.
Aldi berean, BECek publiko orokorrari zuzendutako azoken agenda osoa izan zuen: Tendencias Creativas, Feria Outlet, Japan Weekend, Expovacaciones, FVO-Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka, Caravaning Euskadi, Euskal Encounter, Retroclásica eta Desembalaje. Azken horrek, gainera, 50. edizioa izan zuen eta penintsula eta Europa osotik iritsitako antikuarioek hartu zuten parte. Gainera, UGPk, Umeen Gabonetako Parkerik zaharrenak, berriro ere dibertsioaren aldeko apustua egin zuen Eguberrietako magia ospatzeko eta milaka familia biltzeko baliotan oinarritutako dibertsioaren aldeko apustua eginda.
Konbentzioei dagokienez, formatuen aniztasuna ugaritu egin da urtez urte, eta kongresuak eta batzarrak, bilera korporatiboak, filmaketa zinematografikoak eta oposizioak bildu ditu besteak beste. Espazioen malgutasunari eta sektore askoren beharretara egokitzeko duen gaitasunari esker, garrantzi handiko ekitaldiak egin ziren BECen 2024an: Lehen Arretako Medikuen Espainiako Sozietateak antolatutako Semergen Kongresua; Bizkaiko Foru Aldundiak Biqain industria teknologiko kuantikoan nazioarteko lidergoa sendotzeko estrategia aurkezteko egindako ekitaldia; Euroslag, Agregakin Siderurgikoen Europako XII. Kongresua; enpleguarekin lotutako deialdi publikoak; “Cicatriz” telesailaren filmaketa eta Hyrox kirol-proba. Gainera, azokekin eta kongresuekin lotutako bi hitzordu esanguratsuk amaiera bikaina eman zioten BECen 20. urteurrenari: AFE-APCEren II. Kongresuak eta Europako azoka-barruti nagusiak biltzen dituen elkartearen, EMECAren, Urteko Batzarrak.
Urteurreneko urteari amaiera emateko, Bryan Adams Bizkaia Arenara itzuli zen arrakasta bikainez betetako kontzertua eskaintzeko. Hala, barruti honekin historikoki izan duen harremanari beste emanaldi bat gehitu zion (izan ere, aurretik eskainitako hiru kontzertuetan milaka jarraitzaile bildu zituen dagoeneko). Horrekin lotuta, Bizkaia Arena panorama musikaleko talde esanguratsuenetako batzuek egindako biretako geralekua izan da 2024an. 30 ekitaldi egin ziren eta 7tan sold out kartela jarri behar izan zuten. Hala, erabilera anitzeko pabiloiak 238.200 lagun baino gehiago bildu zituen. Aurtengo une gogoangarrienen artean, artista hauek eskainitako kontzertuak nabarmendu behar dira: Depeche Mode, Saiko, Estopa, Maná eta Aventura.
Programazioan, gainera, dimentsio handiko jaialdiak ere izan ziren: Remember Paradise, Perréalo, ElRow, I Love Reggaeton, Love the 90’s, Black Works Festival, Nerbioi Punk Fest eta Ravage Fest, adibidez. Bestalde, euskal kulturarekin eta euskararekin duen konpromisoari lotuta, Bizkaia Arenan ZeidFest Gaztea eta Makusi Jaia egitasmoak egin dituzte, besteak beste. Ildo berean, ezin daiteke aipatu gabe utzi Ura Bere Bidean ekimena bertan parte hartu zuten talde sinfonikoen handitasuna dela eta, Izan ere, bertaratu zirenak txunditzea lortu zuen musika-esperientzia ahaztezina eskaini zuten.
Etorkizuna zehaztuko duten garapen estrategikoak
BECen helburu estrategiko nagusietako bat da eraldaketa digitalean aurrera egitea. Urtean zehar egindako lanen artean (inbertsio handia eskatu dute), Batzar Zentroaren ikus-entzunezko birmoldaketa nabarmendu behar da. Lan horietan, ikus-entzunezko ehun elementu baino gehiago berritu dira. Era berean, azpimarratzekoak dira honako hauek ere: “Auditorio Birtuala” sortu da, bisitariei ekitaldien kongresu atalera online sartzeko aukera ematen dien tresna; zibersegurtasuneko tresna berriak sartu dira; eta ekitaldiekin, horien plangintzarekin eta koordinazioarekin lotutako beharren kudeaketa integrala optimizatzeko aplikazio bat erabili da. Gainera, BEC AA pixkanaka barneratzen ari da hainbat arlotan prozesuak bizkortzeko eta irtenbide pertsonalizatuagoak eskaintzeko.
Bestalde, sare sozialei dagokienez, erakundeak 223.000 jarraitzaile izan ditu eta, aurreko urteko datuekin alderatuta, % 6ko gorakada izan du. Interakzioak 145.800 baino gehiago izan dira; aldiz, webguneek zifra altuena lortu zuten: 2 milioi bisita inguru, eta 4,3 milioi orrialde ikusita.
Zalantzarik gabe, erabiltzailearen esperientzia bikaina bermatzea (asebetetzea maximizatzeko oinarrizko ardatz bihurtuta) eta ingurune lokalaren eta globalaren jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzea funtsezkoak izan dira BECen 2024ko estrategian, eta hala izaten jarraituko dute datozen urteetan ere. Azken alderdi horrek erakusten du BECek etorkizun jasangarriagoaren aldeko apustua egin duela. Hori guztia, gainera, egiaztatuta geratu da orain gutxi lortu duen nazioarteko Biosphere bereizgarriari (Turismo Arduratsuaren Institutuak garatua) eta Erronka Garbia zigiluari (Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, emandakoa) esker. Ikuspegi hori esparruaren kudeaketan nahiz jardueran bertan aplikatzen da, eta jasangarritasun-irizpideak barneratzen dira funtsezko bederatzi ardatzetan: energia, hondakinak, mugikortasuna, digitalizazioa, berdintasuna, erantzukizun soziala, ondarea, hornitzaileak eta ziurtagiriak.
2025eko ekitaldi nagusiak eta erronka berriak
BECek baikortasunez egin dio aurre 2025ari, ekitaldien industria sendo eta lehiakorraren babesarekin. Industria horrek errekorreko jarduera mailak lortu ditu eta gorabidean dauden merkatuak konektatu eta berrikuntza modu irmoan bultzatuko du. Testuinguru horretan, barrutia askotariko programazioa hartzeko prestatzen ari da, hainbat sektoreren lehentasun estrategikoei erantzuteko, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta joera globalei aplikatutako teknologien lehentasunei eta hainbat merkaturen behar espezifikoei.
Euskadik nazioarteko negozioen helmuga gisa duen posizionamendua indartuko duten topaketen artean, nabarmendu beharrekoak dira honako hauek: European Photovoltaic Solar Energy Conference and Exhibitionen 42. edizioa eta Enlit Europe konferentzia eta erakusketa (ekitaldi horrek BEC trantsizio energetikoari buruzko nazioarteko eztabaidaren erdigune bihurtuko du). Gainera, beste hitzordu esanguratsu batzuk ere egingo dira eta horietako bat izango da + INDUSTRY, industria arloko hainbat egitasmo biltzen dituen plataforma. Gainera, aurten, automatizazioa eta robotika oinarri dituen WeAR azoka ere gehituko du. Egingo beste ekitaldi batzuk izango dira hauek: Steel Tech, World Maritime Week, Bilbao Slush’D, Expocadena, Empack, Logistics & Automation, Transport & Delivery, Food4Future eta Pick & Pack Food Industry.
Aldi berean, aisialdia eta kultura oinarri dituen deialdiekin, egutegian ohikoak diren beste hitzordu batzuk jasoko ditu BECek. Gainera, Bizkaia Arenak dagoeneko baieztatutako hogeita hamar data inguru ditu eta 2025ean izen handiko artistak eta taldeak jasoko ditu: Joaquín Sabina, Bad Religion, Marc Anthony, ETS, Quevedo eta Gatibu, adibidez. Zalantzarik gabe, oso programazio anitza eta publiko mota guztientzat pentsatutakoa da. Gainera, aurten, laugarren urtez jarraian, Ura Bere Bidean musika-ikuskizuna ere jasoko du.
Iruzkin bat utzi