BEC!-ek “Formula Student Bizkaia”-rekin duen lankidetza berritzen du

Bilbao Exhibition Centre-k “Formula Student Bizkaia”-rekin duen lankidetza-akordioa berritu du; azken hau UPV/EHU-ko Bilboko Ingeniaritza Eskolak babestutako kirol-proiektua da. Bi erakundeen arteko lankidetza, besteak beste, partzela edo kale perimetralak lagatzean datza BEC-ren partetik, taldeak garatutako eserleku bakarreko ibilgailuekin burututako ibilgailu-probak egiteko.

“Formula Student Bizkaia” irabazi asmorik gabeko prestakuntza-proiektu bat da, ingeniaritzaren hainbat eremuen ikaskuntza sustatu nahi duena Formula motako eserleku bakarreko ibilgailuen diseinu eta fabrikazioarekin, eta Europako beste unibertsitate batzuekin lehiatzen dena. Lehiaketa Europar Batasuneko eta munduko hainbat herrialdetan ospatzen diren proba ezberdinetan datza, eta ingeniaritza eta automobilgintzaren munduko kide eta babesle garrantzitsuen lankidetza du.

Hortaz, Bilbao Exhibition Centre unibertsitate mailako proiektu honen lankideetako bat izango da oraingo 2018-2019 denboraldirako zein datorren 2019-2020 denboraldirako ere.

-ek idatzirik|2019-03-22T10:25:32+01:0022 de martxoa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top