Bilbao Exhibition Centreko pabiloian eta Konbentzio Zentroan ekitaldi ugari izaten ari dira maiatzean, eta baita ekainean zehar ere. Azoka, profesionalen jardunaldiak, batzarrak, bilera pribatuak, kontzertuak, azterketak, oposizioak, sari-banaketak…

Ekainean, Bilbao Exhibition Centrek beste hainbat ekitaldi hartuko ditu, hala nola APD, Bizkaia Empresa, Innobasque, laketontzien egiaztagiriak lortzeko azterketak, Uniport, Omnilife edo Aspromec, besteak beste.

Mugarrietako bat, zalantzarik gabe, BIEMH- Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren ospakizuna izango da, BECeko sei pabiloiak eta Konbentzio zentro osoa hartuko dituena. 28 herrialdetako 1.400 enpresa inguruk baieztatu dute parte hartuko dutela erakusleiho industrial handiena izango den horretan, eta aurten edukien agenda espezifiko garrantzitsua izango du. Bi aste baino gutxiagoan, milaka profesionalek BEC bisitatuko dute, industriako hitzordu garrantzitsuenetako bat izango dena.

Maiatzean hainbat hitzordu garrantzitsua izan dira, hala nola Food4Future 1. Pabilioian, Pokémon Special Championships Bilbao Luxua Aretoan, HABE edo IVAPeko azterketak, Expovacaciones edo 2022-2023 Hezkuntza Plana Euskadiko ikastetxeei aurkezteko ekitaldia, beste batzuen artean. Halaber, BECek Klusterreko sektoreko foroen programaren topagunea izan da edo Egin eta Ekinen (ekintzailetza-kultura sustatzeko programa) sari-banaketaren agertokia, esaterako.