Azaroaren 29tik abenduaren 1era IBTM azoka egingo dute Bartzelonako Firan. Bertan izango dira ekitaldiak, sustapen-bidaiak eta meetingak antolatzen dituzten Europako agentzia nagusiak.
Egun horietan zehar, BECeko Batzarrak eta Ekitaldiak Saileko ordezkariek bilerak izango dituzte sustapen-bidaiekin eta meetingekin lotutako hainbat eragilerekin, BECeko esparruaren gaitasuna eta moldakortasuna aurkezteko. Izan ere, batzarrak egiteko zentroa izateaz gain, produktuak aurkezteko, azokak egiteko edo automobilgintzako ekitaldiak egiteko espazioa ere bada BEC.
Edizio honetan, IBTM azokaren erronka nagusia MICE sektorearen kultura espezifikoa sortzea izango da. Hortaz, azokako egitarauan zehar presente egongo da kultura, bai prestakuntza-proposamenean, bai networking ekitaldietan, hala nola Networking Hour ospetsuan, Club Nightean eta lehenengo eguneko Welcomean.
Iruzkin bat utzi