Bilbao Exhibition Centreren helburu nagusietako bat da bertako espazioa eta han egiten diren ekitaldiak modu jasangarrian kudeatzea, energia ardatz nagusitzat hartuta. Hori dela eta, BECek jasangarritasunaren eta 2030eko GJH agendaren aldeko konpromisoari eta apustuari eusten die. Horren guztiaren erakusgarri argia da bere eguzki-instalazio fotovoltaikoa handitzeko egindako lanen aurrerapena, megawatteko potentzia-ahalmenera iristeko helburua duena. Egitura instalatzeko lanak oso aurreratuta daude eta martxoan burutuko dira. Horri esker, % 10 eta % 12 arteko autohornidura lortu ahal izango da, eta 2004an instalatutakoari gehituko zaio.
Aliantzei dagokienez, BECek hainbat proiektu du abian. Gertukoenari dagokionez, azoken eta kongresuen barrutia MICE sektorerako jasangarritasun-planean, “Bilbao Arima Berdean”, sartuta dago. Horren helburua da elkarlanaren bidez erakundeetan estrategiak, ekintza-planak eta jardunbide jasangarriak eraikitzeko lanean aurrera egitea. Gaur egun, eta gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan jasangarritasunarekin konprometituta dauden hiriak biltzen dituen GDS-Index 2022 nazioarteko sailkapenaren arabera, Bilbo mundu mailan 33. postuan dago.
Gainera, BECek bat egin du Nazioarteko Azoken Nazioarteko Elkarteak-UFIk sustatutako “Net Zero Carbon Events” egitasmoarekin. Mugimendu horren helburua da 2050. urterako zero isurpeneko helburua lortzea eta klima-aldaketari aurre egitea eta gaur egun 55 herrialdetako 400 erakunde baino gehiagoren babesa du. 2023a izango da programa definitzeko urtea eta Egiptoko COP27 konferentzian aurkeztu dute.
Ildo berean, BEC, IHOBEren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren, eskutik, bere ekitaldiak ziurtatzen hasi da Erronka Garbia zigiluaren bidez. Prozedura horren bidez, ekitaldiak antolatzearekin lotutako ingurumeneko inpaktu negatiboak minimizatu eta lan horietan sartutako erakunde antolatzaileentzako eta eragileentzako legatu positiboa plantea daiteke.
Jasangarritasunarekin lotutako gaur egungo jarduera-ildoei, ziurtagiriei, hobekuntza teknikoei, zifrei eta abarrei buruzko informazio gehiago lortzeko kontsultatu hemen: “BEC! Iraunkorra”.
Iruzkin bat utzi