Energia eolikoaren europako elkarteak workshop teknologiko bat antolatu du apirilaren 14 eta 15ean BECen

Operatibo dauden parke eolikoen analisiaren inguruan eta beraien kudeaketa eraginkorra

Martxoaren 14 eta 15ean Bilbao Exhibition Centrek “Operatibo dauden parke eolikoen inguruko analisia” izeneko EWEAko Workshop Teknologikoa hartuko du, etekinak handitzeko eta parke eolikoen operazio eta mantentze-estrategiak hobetzeko datu bolumen handiak eta ikuspegi berritzaileak landu egingo dituena.

Horretarako, programak ideia berriak eta eraginkortasuna eta etekinak hobetzeko beharrezkoak diren operazio-teknologiako berrikuntzak landuko ditu, ezinbesteko gaia politika energetiko aldakorrekin esperimentatu duten energia eolikoko enpresentzat.

Gainera, eztabaida hauek azaltzeko, ekitaldiak hurrengo sesio hauek izango ditu, bi egunetan zehar aurrera eramango direnak: Funtzionamendu datuen errausketaren balorazioa, Ulermeneko akatsak eta hutsegiteen antzematea, Datuen erabilera goi-mailako modelatze errendimendurako, Informeen aurkezpena eta ustiapen-aktiboen analisia eta Berrikuntza operazioetan.

Bestalde, EWEAko Workshopa eta gero, apirilaren 15eko arratsaldean aparteko topaketa bat antolatuko da BECen, Europar Batasuneko “ClusterDesign” proiektuaren eskutik, non erreminta-kutxa baten garapen-aurrerapenak aurkeztuko baitira, itsasoko parke eolikoen clusterretako barneratutako zerbitzuak diseinatu eta kontrolatzeko. Tailer honetarako asistentzia dohainezkoa izango da.

Azkenik, EWEAk parte hartzaile guztiak apirilaren 14an Bilboko Iberdrola Dorrean ospatuko den afarira gonbidatuko ditu. Ekimen honek Giles Dickson EWEAko zuzendari nagusiaren, Luis Polo Espainiako Energia Eolikoaren Elkarteko zuzendari nagusiaren eta Iberdrolako ordezkarien parte hartzea izango du.

 

-ek idatzirik|2016-03-21T13:28:04+01:0021 de martxoa de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top