Enplegu Publikoko Eskaintzen azterketak eta euskara mailaren azterketak egiteko egoitza izan dira berriz ere Bilbao Exhibition Centreko instalazioak urrian zehar. Irailaren 29tik urriaren 1era, ia 81.000 oposiziogilek parte hartu zuten Osakidetzako enplegua egonkortzeko azterketetan. Honako espezializazioak zeuden eskainitako plazen artean: fisioterapeuta, laborategiko teknikari espezialista, zeladorea, administrari laguntzailea, zerbitzuetako langilea, erizaina, erizaintzako laguntzailea, administraria edota zerbitzu orokorretako gidaria.

Asteburu honetan, hilaren 21ean, irakasleen txanda izan zen, maisu-maistren kidegoko oposizioetara aurkeztu baitziren. Urriaren 28an, berriz, Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastiko eta Diseinuko eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen oposizioak egingo dira. Bi probara horietara 10.000 pertsona baino gehiago joatea espero da.

Urrian zehar, HABEren azterketak ere jaso zituen azoka esparruak. BECen pisua du dagoeneko hitzordu horrek, eta 5.000 lagun bildu ziren. Euskarazko idatzizko probaren bigarren deialdira aurkeztu ziren horiek.