Bilbao Exhibition Centre erabilera anitzeko espazioa da, eta hainbat formatutako ekitaldiak hartzen ditu urte osoan zehar: bilera profesionalak, publikoari irekitako azokak, ekitaldi industrialak eta kirol-ekitaldiak, oposizioak, erakusketak edota afariak.
Hala, martxoan ekitaldi ugari jaso ditu: Bora Cooking Truck BECeko hegoaldeko zelaigunean; Kolonbiako Errepublikaren Kongresurako hauteskunde-prozesua Konbentzio Zentroan; Outlet Bilbao Azoka –ia 37.000 pertsona joan ziren– 2. pabiloian; XLV. Desembalaje Bilbao azoka; edo Ausartan Race-ren lehen edizioa, 4 kilometroko lasterketa 25 oztopo baino gehiagorekin, eremuaren perimetroan. Une honetan, berriz, Industriaren Eguna ospatzen ari da BEC, eta martxoaren 28an Ertzaintzaren 40. urteurrena hartzeko prestatzen ari da. Gainera, Pokemonek berriro ere hainbat txapelketa antolatuko ditu laster Bilbao Exhibition Centren.
Iruzkin bat utzi