BEC Konbentzioak eta Ekitaldiak saileko ordezkaritza OPCren 34. Kongresu Nazionalera joan zen Euskadi ordezkatzera, EAEko agentzia, hotel eta elkarteekin batera. MICE industriaren azken joerak ezagutzera eman zituen hitzordu honek. Santanderren egin zuten eta sektoreko profesionalak bildu zituen kongresuen eta bileren turismoaren industria bultzatzeko, hauen aldeko apustua eginez: jasangarritasuna, digitalizazioa eta produktuaren eta helmugaren arteko harremana MICEn.
Gainera, hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten: sektore hau suspertzeko eta eraldatzeko gakoak; zer lurralde ari diren apusturik onenak egiten eskaintza erakargarria sortzeko; edo jasangarritasunak hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatzeko balio duela ulertzeko gakoak.
Iruzkin bat utzi