Euskadik 4.0 Industria garapen ekonomiko iraunkorraren erreferentziatzat finkatu du

  • 3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan
  • Gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, zibersegurtasuna, start-upak eta enpresen standak, BRTA eta 4.0 aktiboak dira Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu duen seigarren edizio honetako protagonistak.
  • Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako (Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandak) hogei enpresa baino gehiago elkartu dira erakusketa-eremuan, eta biltzarra FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroan ordezkatuta dauden erakundeen arteko topagunea izango da.
  • Aurten handitutako erakusketa-eremuan jarri diren 170 standetan, Basque Research & Technology Allianceko (BRTA) zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH)0 aktiboak, 4.0 Industriako euskal enpresa nagusiak eta BIND 4.0ren edizioetako start-upak bildu dira.

 Iñigo Urkullu lehendakariak esana, Basque Industry 4.0-The Meeting Point Kongresuak «agerian utzi du ikuspegia, estrategia eta ekintza-plana partekatzen jarraitzeko premia dagoela ekonomia- eta enpresa-aukera bat digitalizatzeko erronka erdiesteko». Lehendakariak adierazi du Euskadirentzako «lidergo proba» bat dela, eta «gizartearen erronkei erantzuteko ekonomia- eta enpresa-aukera bat ere bai. Guztion onerako proiektatutako 4.0 industria da».

Era berean, lehendakariak azaldu du Gobernua eta euskal erakundeak hausnarketa bat partekatzen ari direla 2030 horizontean, eta formatu publiko-pribatu batean egiten dutela RIS3 Adimendun Espezializazioaren Estrategia baten bitartez, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren bitartez eta trantsizio hirukoitz demokratiko-sozialaren, ekologiko-energetikoaren eta teknologiko-digitalaren erantzunaren bidez ere.

Hauxe azaldu du: «Horri dagokionez, industria eta enpresak euskal industriarekin eta garapen jasangarriarekin konpromisoa duten eragiletzat jotzen ditugu. Euskal industria, beraz, Nazio Batuek antolatzen duten COP25 Klima Aldaketaren Esparru Hitzarmenaren hurrengo nazioarteko hitzorduan egongo da, eta bere iritzia eman ahal izango du».

Hauxe azaldu du: «Horri dagokionez, industria eta enpresak euskal industriarekin eta garapen jasangarriarekin konpromisoa duten eragiletzat jotzen ditugu. Euskal industria, beraz, Nazio Batuek antolatzen duten COP25 Klima Aldaketaren Esparru Hitzarmenaren hurrengo nazioarteko hitzorduan egongo da, eta bere iritzia eman ahal izango du».

Kongresuan, aurten, zibersegurtasuneko punta-puntako enpresen ekarpenak egingo direla aipatu ostean, lehendakariak honako hau nabarmendu du: «FIRSTen organismoak ere hartzen ditugu, hau da, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko ekipamenduen munduko foroarenak».

Amaitzeko, hauxe esan du: «Topaketa, aldi berean, etorkizunari buruzko hausnarketa ere bada. Guztiok dugun helburuarekin partekatu nahi dugun hausnarketa bat: erronka digitala herrialdearen aukera bihurtzea. Inolako zalantzarik gabe, trantsizio ekologiko-energetikoa eta teknologiko-digitala izango da jardunaldi hauetako elkargunea.

Lehendakariak Basque Industry 4.0-The Meeting Point kongresua inauguratu du gaur BECen. Seigarren edizio honetan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren izen bereko estrategiarekin batera, 4.0 industria garapen ekonomiko jasangarrirako erreferentzia gisa kokatu da Euskadin.

Arantxa Tapia sailburuak, bestalde, esan du: «urtetik urtera gora egiten dute hitzorduaren kopuruek, baina gure erronka ez da gero eta jende gehiago biltzea, euskal enpresentzako eta bertan lanean ari diren pertsonentzako balio erantsiko topaketa bat izatea baizik. Euskadiko industria-ehunari zuzendutako eta haientzat pentsatutako hitzordu profesional bat antolatzen jarraitzen dugu; izan ere, industria aurreratuaren aldeko apustuan bide garrantzitsu eta errespetagarria egin dugun arren, jakin badakigu bide luzea dugula egiteke».

Horrela, Tapiak azaldu du tokiko estrategia gero eta gehiago txertatu behar dela tokian-tokiko gizartean: «enpresen, zentroen eta industria-garapenerako eragile aktibo guztien arteko gure barne-lankidetza areagotu. Hemen dauden eragile guztiengatik ez balitz, Basque Industry 4.0 hutsik egongo litzateke, ezer gabe. Alabaina, egia da estrategia honetan ibilbide-orri bat dagoela, eta ordezkari publiko eta pribatuek osatutako Pilotatze Talde batek zuzentzen duela.

Pilotatze Talde horrek hiru oinarrirekin lan egiten duela zehaztu ostean (ETE-etan teknologia berrien erabilera sustatzea, teknologia berrietan oinarritutako negozio-eredu berriak bultzatzea eta etorkizuneko industriari erantzuteko nahitaezkoa den prestakuntza-eredu bat lantzea), sailburuak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) nabarmendu du «ETE-en esku baitago, eta enpresa guzti-guztiak, txikiak badira ere, industria sortzeko modu berri horrekin bat egin dezaten nahi dugu».

«Bost nodo tematiko ditugu —gehitu du—, eta zuen esku jartzen ditugu. Hauexek dira: fabrikazio aurreratua, robotika malgua, zibersegurtasuna, zuzenketa digitala eta material berriak. ETE-ek erabili ahal izango duten eskaintza bat da, eta enpresek erabiltzen badute izango du zentzua. Industria aurreratura gero eta gehiago egokitzen diren baliabideak eta azpiegiturak ditugu». Horri dagokionez, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa ere aipatu du; izan ere, nahiz eta duela gutxi abian jarri, erreferentzia da Euskadiko industriaren sektorearentzat.

Arantxa Tapiak, hitzaldia amaitzeko, hauxe adierazi du: «edonola ere, Euskadiko 4.0 ez da bakarrik digitalizazio, teknologia, prestakuntza edo negozio-ereduetatik igarotzen ari. Nazio Batuen Industria Unitateak (UNIDO) Basque Industry 4.0 Estrategia aukeratu du garapen jasangarria ezartzeko eredu gisa».

Basque Industry 4.0-The Meeting Point

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan, eta aurtengo berritasunen artean, gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, topaketaren barruan Basque Cybersecurity Day delakoa antolatu izana, erakusketa-eremua handitu izana edota Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei zein Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko start-upei emandako protagonismo handiagoa nabarmen daitezke. Era berean, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta 170 standetan eragileak, enpresak eta start-upak izango dira ikusgai. Basque Industry SPRI Taldeak antolatu du.

Horren harira, hitzaldi nagusiak gizartearen mesedetan garatzea eta inpaktu sozial positiboa lortzea izan du ardatz. Hizlari Nagusia Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratutako Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria izan da, eta “Guztion ongirako 4.0 Industriarantz” izenburuko hitzaldian argi utzi du Big Data, datuak eta zentzua emateko gaitasuna, ziur asko, ekonomia digitalaren aktiborik baliotsuenak direla, teknologia gizakion gainetik egon ezin den testuinguru batean. Horrez gain, lanarekin bat egin eta hori egia bihurtzera animatu ditu bertaratutakoak.

Bi eguneko ekitaldi honek zibersegurtasun industrialaren integrazioa ere erraztuko du 4.0 Industriaren funtsezko gaietako bat den aldetik. Hortaz, 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa txertatua izan behar du programaren barruan. Gainera, denbora-tarte laburrean, Euskadi zibersegurtasun industrialaren arloko nazioarteko erreferentzia bilakatu da, Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) zibersegurtasuneko euskal enpresa-poloaren antolatzailetzat eta Europa mailako erreferentetzat egiten ari den lanari esker. Ildo horretan, zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bildu dira erakusketa eremuan.

Hartara, BECeko 2. pabilioiak erantzuna eman die enpresek, zentro teknologikoek eta start-upek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak hazi eta 170 stand ere bildu ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatutik ateratako start-upak finkatu dira, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

4.0 eztabaidak, zibersegurtasuneko gorabeheretarako erantzuna eta Bind 4.0ko start-upak

Lehenengo jardunaldian, Basque Industry 4.0 topaketak teknologia eta ikerketaren etorkizunari buruzko begirada eskaini du izen bereko teknologien bitartez. Hauexek dira: Fabrikazio aditiboa, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Cloud computinga, Bigdata, Errealitate birtuala eta Zibersegurtasuna.

Nuria Oliverrek 4.0 Industria gizartearen mesedetan garatu eta gizarte-inpaktu positiboa sortzearen inguruko eztabaida eragiteko eman duen 4.0 Industriari buruzko hitzaldi nagusiaz gain, gaurko jardunaldian (hilak 20), “4.0 Datuak: datuak ireki eta partekatzea ingurune industrialean” izenburuko eztabaida-solasaldia programatu da Cotec, Idsa, Innovalia eta Spriko adituen parte-hartzeaz. Hortik abiatuta, 4.0 Prozesuei buruzko aldi bereko saioak hasi dira Lortek, Plain Concept, Gestamp, Sarenet, LKS, MC Aplicaciones, Ibermática, Accenture, Camp Tecnológico, Amazon Web Service eta Witrac enpresen ordezkarien eskutik, askotariko gaiak aztertzeko, hala nola digitalizazioko soluzio aurreratuak, robotika kolaboratiboa, industria arloko kobotak, IoT soluzioak, etab.

Aldi berean, iazko Basque Cybersecurity Day deritzonak aurtengo edizioa hasi du, eta lehendabiziko jardunaldian, GARTNER Consulting-eko Information Security Consulting Iberia Practice Leader eta Zuzendaria den Daniel Madridek “Nola eraiki krisi ekonomikoko agertokiarekiko erresistentzia duen zibersegurtasun eredua” argitu du.

Hala ere, ekitaldiaren lehenengo egunean, zibersegurtasunean nagusi diren herrialdeen presentzia izan da esparru honetako gertaerarik garrantzitsuena, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroarekin batera.

Hartara, zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bildu dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketako erakusketa-eremuan. Zehazkiago esanda, Euskadira etorri dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, eta haiexekin daude nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.

Bestalde, ekitaldi hau FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kideen arteko topagune bilakatu da. FIRST Bilbao Technical Colloquium deritzona Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren barruan antolatu da, Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) foro horretako kidea baita. Bertan, kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzen dute.

Basque Cybersecurity Centerrek (BCSC) saio irekien formatua aukeratu du Technical Colloquium honetarako, segurtasun arloko adituek gai teknikoak parte-hartzaileekin batera lan ditzaten. Gehienez, 100 pertsonak parte har dezakete FIRSTeko kideei eta profil teknikoa duten pertsonei zuzendutako tailer hauetan. Gainera, bestelako tailer praktikoak antolatu dira gorabeheren kudeaketako eta giltzarrizko sektoreetako zibersegurtasun industrialari buruz.

Amaitzeko, azken edizioetan egin den bezalaxe, Basque Industry 4.0 biltzarrean, BIND 4.0 programaren 2018-2019 edizioko lau kasuren emaitzak aurkeztuko dira. Aurkezpen hauen bitartez, 4.0 Industriarentzako teknologia antolatzaileak aplikatzeko proiektuetan izandako enpresa trakziogileen eta start-upen arteko zenbait lankidetza-errealitate emango dira ezagutzera, BIND 4.0 programa eta eredua zabaldu eta nabarmentzeaz gain.

-ek idatzirik|2019-11-20T12:47:08+01:0020 de azaroa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top