Fun & Serious, digitalizazioaren aroa

Teknologia berriek aukera interesgarriak eskaintzen dituzte eta, are gehiago, egungo egoeran, alternatibak eta parte hartzeko beste eredu batzuk bilatzera behartzen baitute.

Fun & Serious Game Festival, Europako bideojokoen jaialdirik handiena, izan da kongresu hibridoen munduan azken aldiz sartu dena, eta streaming bidez eman du programazioaren zati bat Bilbao Exhibition Centreko Luxua Aretotik.

Kasu honetan ere, BECek euskarri teknikoa eman du konexio hori ahalbidetzeko eta, beraz, abenduaren 10etik 12ra bideo-jokoaren industriarekin egindako hitzordu garrantzitsu honen hamargarren edizioa egin ahal izateko.

Azken hilabeteetan, BECek egoera soziosanitariora egokitu behar izan du,eta hainbat ekitaldi antolatu ditu aurrez aurreko esku-hartzeak eta internetez egindako beste batzuk uztartzen dituen formatu batean. Hala izan da ekitaldi propioetan, hala nola Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren aurkezpenean (BIEMH) edo Egurtek, Nazioaretko Zuraren Arkitetura eta Eraikuntza Foroan; eta hirugarrenen bileretan, hala nola Eroskiren, LABen edo Infoedita argitaletxearen bileretan.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:09:59+02:0014 de abendua de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top