Leticia Stanculescuk, BECeko Batzarrak eta Ekitaldiak Saileko Sales Managerrak, GDS -Global Destination Sustainability Movement foroan parte hartu zuen joan den urriaren 2an. Turismo-sektoreko liderrak, gizarte-enpresak eta startupak bildu zituen ekitaldi hark Valentzian, eta jasangarritasun turistikoaren gaian adituak diren profesionalek honakoei buruz eztabaidatzeko balio izan zuen: askotariko estrategia eta praktika jasangarriak, aztarna murriztea eta ekitaldi eta jarduera turistikoek hirietan sortzen duten ondarea.
“Eragiteko zubiak eraikitzen” atalean, maiatzean Munduko Bankuak egindako “Innovate4Climate” ekitaldian zehar sobratutako elikagaiak dohaintzan ematearen arrakasta-kasua aurkeztu zuen BECek. Grupo Iruña eta Bilbao Exhibition Centreren arteko lankidetza estrategikoari esker, nazioarteko konferentzia ekitaldi aitzindaria bihurtu zen, elikagaien soberakinak dohaintzan eman baitzituen Oreka Circular Economy plataformaren bitartez.
BECek ingurunearekiko duen konpromisoaren parte da jasangarritasuna, erakunde dinamizatzaile gisa duen funtzioa dela eta. Gaur egun, datozen 4 urteetarako Plan Estrategikoaren ardatzetako bat da: tokiko eta mundu mailako jasangarritasunari egiten dion ekarpena indartzea.
Iruzkin bat utzi