Heroes Comic Con lehenengo aldiz izango da Bilbon

2020ko ekainaren 13an eta 14an izango da ekitaldi berri hau, Bilbao Exhibition Centre-ko 8.000 metro karratuko esparruan. Ekitaldia iberiar penintsulako iparralde osoko entretenimendu sektoreko erreferentzia bihurtuko dela dirudi.

Bai, ofiziala da. Bilboko Heroes Comic Con azokako lehenengo edizioa Bilbao Exhibition Centre-n izango da 2020ko ekainaren 13an eta 14an. 8.000 metro karratutan, 80 erakusketari, nazioko zein nazioarteko komikien egile anitz eta entretenimenduaren munduko pertsona ospetsu nabarmenak elkartuko dira, serie arrakastatsuen aktoreak barne.

Madrilen eta Valentzian izandako edizioen ostean, Bilboko Heroes Comic Con azoka nazioko zein nazioarteko marrazkilarien, azken film edo sail arrakastatsuen aktoreak eta entretenimenduaren unibertsoaren inguruko enpresa ehunen ordezkarien topagune gisa sortu da.

Azokak, horrez gain, ikuskizunak eta entretenimenduko hainbat sektoretako gonbidatuen demostrazioak izango ditu. Gainera, zaleek pantailako edo komikietako haien idoloak ezagutzeko aukera izango dute; izan ere, haiei autografoak eskatzeko eta esperientzia parte-hartzaileak bizitzeko guneak eskainiko zaizkie.

Heroes Comic Con azokaren zuzendaritzaren esanetan, “Euskadi leku egokia da, argitalpen eta ikus-entzunezkoen munduari lotutako industria oso sendoa baitu”. “Komikietarako zaletasun handia egoteaz gain, entretenimenduaren unibertso osoa bultzatzen eta hartaz gozatzen duen jende asko dagoelako aukeratu dugu Bilbo. Horrez gain, jarraitzaileek penintsula iparraldean halako ekitaldi bat antolatzeko egin dizkiguten eskaera ugariei erantzun nahi izan diegu”, gehitu dute.  Hauxe ere adierazi dute: “Bilbon entretenimenduaren eta komikien munduko erreferente bilakatuko den ekitaldi berria sortzeko nazioko eta nazioarteko talentuaren artean oreka bilatu nahi dugu; ziur gaude harrera bikaina eta arrakasta lortuko ditugula”.

-ek idatzirik|2019-10-10T11:52:04+02:0010 de urria de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top