Bilbao Exhibition Centrek erreferentziazko gune gisa duen rola sendotzen jarraitzen du, bai estatu mailako kongresu handiak bai nazioartekoak hartzeko. 2025ean zehar, bere kongresu-egutegiak milaka profesional bildu ditu energia-berrikuntzatik talentuaren kudeaketaraino doazen arlo estrategikoen inguruan.

Ekitaldi nabarmenen artean dago EU PVSEC 2025 – European Photovoltaic Solar Energy Conference and Exhibition, energia fotovoltaikoari buruzko munduko kongresu nagusia, iraila honetan ospatu zena. 1.500 profesional baino gehiago —ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta enpresa liderrak— izan ziren goi-mailako hitzaldiak eta sektoreko irtenbide berritzaileen erakustaldi-eremua uztartu zituen programan. Ekitaldiak funtsezko topagune gisa kokatu du bere burua, berrikuntza eta energia berriztagarrien garapena sustatzeko Euskadin.

Era berean, 2025eko apirilean ospatutako APD Giza Baliabideen Kongresuak BEC bihurtu zuen estatuko enpresa nagusietako zuzendarien eta giza baliabideetako arduradunen topagune. Joeren, lidergoaren eta talentuaren eraldaketaren inguruko gaiak jorratuta, ekitaldiak gogoetarako eta ikaskuntzarako espazioa eskaini zuen pertsonen kudeaketako ereduen bilakaerari buruz. Ekitaldiak LUXUA, Auditorioa eta Konbentzio Zentroko 2. eta 5. mailak hartu zituen, eta ageriam jarri zuen BECeko instalazioek formatu askotariko eta goi-mailako ekitaldiak hartzeko duten moldakortasuna.