Erritmoak aldatuz doaz eta horren adierazle da CIRPek abuztuan Bilbao Exhibition Centren egingo duen Batzar Nagusia. Urtero egiten den ekitaldi horrek ospea du mundu osoan eta ekoizpen-ingeniaritzako konferentzia liderra da. Nazioarteko ehunka ikertzaile erakartzen ditu. Ekoizpen-ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren 71. Batzar Nagusia Ideko, Tekniker, Mondragon Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitateak antolatzen dute.

Udan zehar honako hauek ere izango dira: Euskal Encounter, 35.000 pertsonarentzako Osakidetzako oposizioak eta Energia Klusterraren fororik jendetsuena: hidrogenoaren ingurukoa. Gainera, Juan Luis Guerra, Camilo edo Rosalíaren erritmoan dantzan jarraituko du BECek.