Welcome 2016 – Global Travel Forum

Hurrengo maiatzaren 5ean, Bilbao Exhibition Centrek WELCOME, global travel foruma hartuko du, sektore turistikoko liderrak diren profesionalentzako ekitaldia, berrikuntzaren aldeko giza-ingurune batean ikasteko, eztabaidatzeko eta ideiak aldatzeko helburu duena.

Bere bigarren edizioan, ekitaldiak Espainiako eta Europako leku desberdinetatik etorritako 350 profesionalak bilduko ditu eta 14 txosten, 4 tailer praktikoak eta 10 bilgune eta enpresen eta helmugen aurkezpenak hartuko ditu. Bertaratutakoen zuzendari-profila, joeren inguruko eztabaida eta konferentziak eta produktuen expo bat eta sektorearentzako irtenbideak negozioentzako aukera paregabea bermatuko dute.

WELCOMEko balore diferentziala duen proposamen bezala, tailer, ponentzia eta eduki guztiek lehiakortasuna eta garapen profesionalaren alde orientatuta dauden irtenbide praktikoak eskainiko dituzte. Aipatutako eduki horiek ideiak eta negozio proiektuak trukatzeko eta partekatzeko bost guneetan antolatuta egongo dira.

“Learn” izeneko guneak sektoreko liderrekin ikasteko ezinbesteko aukera eskainiko du, orainaldia helduz eta etorkizuna negozioarentzako ideia praktikoak eskaintzen dituzten aurkezpenak eta partehartze formatuekin enfokatuz. Programa nortasun eta brandingean aditua den Andy Stalman Cato Partners Europeko Managing Director delakoaren eskutik emandako inaugurazio ponentzia batekin hasiko da, edizio honen helburua finkatuko duena: “Ez gaude aldaketa aro batean, aro aldaketa batean baizik”.

Gainera, Intraservice BV, FEPET edo Visit Benidorm Fundazioko sektoreko entitateetako adituek eta Goldcar, Lufthansa eta Balearia bezalako enpresa liderrek 20 minutuetako ponentziak eskainiko dituzte.

“Connect” gunea kasu praktikoak eta sektoreko joerekin bat egiten duten negozio aukerak aurkeztuko dituzten adituekin elkarri eragiteko aurkezpen eta topaketa area bat izango da.

Topaketak aukera eta berrikuntzarekin erlazionatuta dauden proiektu eredu europarren inguruan joango dira, etekin finantzarioetara heltzeko aukera emango dutenak. CTO Blue Room Innovation eta Surfing Europe bezalako entitate eta proiektuak ezagutuko ditugu. Gainera, turismo aktiboarekin erlazionatuta dauden aukera sektorialak eta helmugaren garapenerako Bilboko aireportuaren garrantzia ezagutuko dugu. Horrez gain, Trivagoren bitartez metabilatzaileetan elementu bereizgarria den pertsonalizaziora eta Google my Businessen bitartez  lortutako negozioaren posizionamendura hurbilduko gara.

“Touch” guneak on-line ingurugiroan emandako pilulen bitartez garatuko da, non materia digitaletan adituak diren eskutik negozio turistikoetan inplementatzeko jakintza praktiko eta bizkorrak lortzeko aukera izango  baitute. 40 minutuetako tailer praktikoak izango dira, Interneten negozio turistikoaren promozioa hobetzeko erremintak ikasteko aukera emango dutenak, esaterako, online entzutearen kudeaketa, nazioarteko ikusgaitasuna, edota bilaketa hitzen ikerketa.

“Feel” gunea lan egiteko leku bat da, deskonexio konektatutakoa, interakzioa eta networkinga negozioak era lasai batean egitea eragiten duena, akzio eta aktibitate ludikoekin parte hartuz. Hemen Camp Fire delakoa egongo da, non txostengileek zirkulu txikietan beraiekin hitz egiteko prest egongo baitira.

“Buy & Sell” gunea sektore turistikoko salmenta irtenbideak, mota orotariko promozioa eta berrikuntza bermatzeko erakusketa area bat izango da.

WELCOME turismo sektoreko bilera erreferente bat da jada, eta honen adibide garbia dira bere organizazioa bermatzen duten entitateak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao Turismo. Ekitaldia sare sozialetan zabaltzen da #welcome2016 hashtagaren bitartez.

Bestalde, Bilbao Exhibition Centrek maiatzaren 6tik 8ra arte Expovacaciones azokako edizio berri bat antolatuko du, non hainbat autonomi erkidego eta herrialdeak bertaratuko baitira, bidai nazional eta internazionalen inguruko joera eta esperientzia desberdinak aurkezteko, aisialdi eta denbora libreko alternatiba berritzaileenaz gain.

-ek idatzirik|2016-04-07T11:40:20+02:007 de apirila de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top