20.000 bisitari baino gehiagoren bidaiatzeko gogoa jaso du Expovacaciones azokak

Atzo itxi zituen ateak Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloiak, 20.698 bisitari jaso ondoren. Bisitariek Expovacaciones azoka aprobetxatu zuten haien hurrengo oporraldia antolatzeko. Zalantzarik gabe, eguraldi ona izateko eta bidaiatzeko gogoa agerian geratu da hitzordu turistiko honen hiru egunetan zehar.

180 enpresa erakusketarik baino gehiagok parte hartu dute edizio honetan –gertuko proposamenak, Bizkaikoak eta Euskadikoak; estatuko ia norako guztietako ordezkariak; eta nazioarteko parte-hartzaileak, hala nola Japonia (Norako Berezi gisa), Portugal, Frantzia edo Kuba–, eta gustura agertu dira bisitarien profilaren kalitatearekin: “Batzuek haien bidaia ixteko aprobetxatzen dute hitzordu hau eta, beste batzuek, dagoeneko aukeratuta duten norakoan zer plan edo ibilbide egin ditzaketen ikusteko”, adierazi dute profesionalek.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izan zen Expovacaciones azokaren 43. edizio honen inaugurazioko presidentea. Esperimentatu eta Dastatu ataletako edukiak izan dira azokako protagonistak, adibidez, jarduerak, dastatzeak, erakustaldiak eta hitzaldiak. Hala, oporretarako norako posibleen gaineko informazioa jasotzeaz gain, esperientzia bakarrak bizitzeko aukera dute bisitariek hitzordu turistiko honetan, Hitzaldiak eta Bidaiak espazioari, Gastro Eremuari eta Txotx Experienceri esker.

Gainera, bigarren urtez, Erronka Garbia zigilua jaso du Expovacacionesek, ingurumenarekiko duen konpromisoagatik. Hala, ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak plan bat aplikatu du, honakoetarako: hondakinak kontatu eta murrizteko, eta horien gaikako-bilketa sustatzeko; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko sentsibilizazio-mezu orokorrak aktibatzeko, besteak beste. Diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia ziurtagiriak.

Maiatzeko lehenengo asteburuan zehar, Expovacaciones azokaz gain, HABEren azterketak ere egin dituzte, eta 8.000 pertsona inguruk parte hartu dute. Ia 30.000 bisitari izan dira guztira.

-ek idatzirik|2023-05-22T09:18:43+02:0022 de maiatza de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top