2020ko azarora atzeratu da BIEMH azokaren 31. Edizioa

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean, bertan behera utzi da ere Expovacaciones, eta atzeratu egin da, momentuz datarik gabe, FVO (Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka)

2020ko AZARORA ATZERATU DA BIEMH AZOKAREN 31. EDIZIOA

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean Covid-19 koronabirusaren agerraldia dela eta, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren (BIEMH) antolaketa-batzordeak azoka atzeratzea erabaki du, 2020ko azaroaren 23tik 27ra. Antolaketa-batzordea Bilbao Exhibition Centre-k, AFM-Advanced Manufacturing Technologies erakundeak eta AIMHE-Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkarteak osatzen dute, euskal erakundeekin koordinatuta. Neurri horrek Addit3D, BeDigital, IMIC eta WORKinn azokei ere eragingo die, zeinak BIEMH azokarekin batera egiten dira.

Erabaki zail honekin, Bilbao Exhibition Centre-k egoera honek ezartzen duen erantzukizun oinarria bere gain hartzen du, zeinean gaixotasuna gehiago ez zabaltzea hain garrantzitsua den, eta ezaugarri hauetako ekitaldi bat antolatzeko baldintzak behar den segurtasunarekin ematen ez diren.

 Gauzak horrela, BIEMH azoka antolatzen duen taldearen helburu nagusia da orain ikuspegi komertzialetik eta ekonomikotik ekitaldi erakargarri bat eskaintzea makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreari, antolatuta zegoena bezain erakargarria izango den ekitaldi bat, baina baita osasunerako segurua ere. Hori dela eta, BIEMH azokak are ahalegin handiagoa egingo du bezeroekin hartutako konpromisoa betetzeko eta 2020ko azaroaren 23tik 27ra ere 31. edizioak arrakasta izateko; urtero bezala, enpresek teknologia eta zerbitzu aurreratuenak erakutsi eta ezagutu ahal izango dituzte azokan, eta negozioa egin.

Osasun-krisialdi orokor honetan, Bilbao Exhibition Centre-k Expovacaciones azoka bertan behera uztea erabaki du, eta, El Correo-rekin (beste antolatzailea) hala adostu ondoren, FVO (Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka) atzeratzea, nahiz eta oraindik ez den datarik zehaztu. Bi azokak apirilaren amaieran egitekoak ziren. Beste ekitaldi batzuk ere bertan behera utzi edo atzeratu dira, hala nola Izalen kontzertua eta Ertzaintzako lan-eskaintza publikoa.

-ek idatzirik|2020-11-03T12:00:20+01:0012 de martxoa de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top