- IBARMIAk eta ZAYERek irabazi dute saria makina-erremintak, osagaiak, osagarriak eta tresnen kategorian.
- SICNOVAk jaso du saria fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren kategorian.
- LANTEK izan da irabazlea digitalizazioaren kategorian, eta automatizazioan, berriz, SORALUCE enpresa.
- Inportatzaile batek aurkeztutako erakusketa-proposamen berritzaileenari emandako sari berriaren irabazlea INTERMAHER izan da.
Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokaren laugarren jardunaldiaren baitan, goizean egin da Innovation Awards by BIEMH sarien 16. edizioaren sari-banaketa ekitaldia. AFM Clusterrek eta BECek antolatu dute.
Oscar Terol umoristak gidatutako sari-banaketan, José Pérez Berdud AFM Clusterreko presidenteak, Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusiak, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak eta Mª Carmen Gorostiza BIEMHeko zuzendariak parte hartu dute.
Beaz, Bic Gipuzkoa, CDTI, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, Spri, Tecnun-Universidad de Navarra eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) osatutako epaimahaiak irizpide teknologikoak, berrikuntzakoak, jasangarritasunekoak, segurtasunekoak eta diseinu eta komunikaziokoak hartu ditu kontuan balorazioa egiteko orduan.
Makina-erreminta, osagai, osagarri eta erreminten berrikuntzaren saria ex aequo eman zaie bi enpresari: IBARMIA eta ZAYER.
Alde batetik, “IBARMIA ZMS4_15.08 EXTREME pallet-aldagailu automatizatua” makinagatik saritu dute IBARMIA. Epaimahaiak baloratu egin du makinaren osagarrien automatizazioarekin lotutako elementuen integrazioa, hala nola piezen eta erreminten karga eta deskarga.
Bestalde, ZAYER enpresarentzako saria “TEBAS G2000 zubi motako funtzio anitzeko mekanizazio-zentroagatik” izan da. Epaimahaiak nabarmendu du diseinu bikaineko soluzio sendoa eta multifuntzionala dela.
Fabrikazio gehigarriko eta 3D inprimaketako Berrikuntzaren Saria SICNOVA enpresari eman zaio, “ArmIA3D: fabrikazio gehigarriko segurtasun adimenduna” software-soluzioagatik. Epaimahaiak 3D eredu bat IArekin entrenatzeak duen zailtasuna saritu nahi izan du, fabrikatuko den produktuaren intentzionalitatea identifikatzeko.
Epaimahaiak erabaki du manufacturing aurreratuko inguruneetako digitalizazioaren eta automatizazioaren berrikuntzaren saria bi azpikategoriatan banatzea: automatizazioa eta digitalizazioa.
Horrela, SORALUCEri eman zaio manufacturing ingurune aurreratuetako automatizazioko berrikuntzaren saria, “Automatizazio adimenduneko soluzioengatik”. Epaimahaiak azpimarratu duenez, oso irtenbide berritzailea da manipulatu beharreko piezaren tamainarako eta lortutako zehaztasunerako.
Bestalde, digitalizazioaren alorreko berrikuntzaren saria LANTEKentzat izan da, “LANTEK 360 Smart Factory” plataformagatik. Epaimahaiak baloratu du soluzio orokor egokia dela hainbat makina CNCrekin, fabrikatzaile desberdinekin eta fabrikazio-urte desberdinekin konektatzeko.
Gainera, edizio honetako nobedade gisa, inportatzaile batek aurkeztutako erakusketa-proposamen berritzaileena aitortzen duen sari berri bat gehitu da, INTERMAHERi eman zaiona. Epaimahaiak proposamenaren eta bere azalpen-kontakizunaren arteko koherentzia nabarmendu du, lantegi adimendunaren kontzeptu aurreratuak barne hartzen dituzten soluzio digitalen bidez konektatutako planta baten simulazio gisa sortutako stand batean gauzatua.
Iruzkin bat utzi