500 erakusketari inguru baieztatuta orain arte +Industry 2023n parte hartzeko

Hitzordua ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo da Bilbao Exhibition Centren

Smart Manufacturingen balio-kateko eragile nagusiak ekainaren 6tik 8ra bitartean bilduko dira +INDUSTRY 2023n, aldi berean ADDIT3D, BeDIGITAL, MAINTENACE, PUMPS&VALVES eta SUBCONTRATACIÓN azokak jasoko dituen plataforma industrial handian, eta horniduren eta burdindegi industrialen sektoreari eskainitako atal espezifikoan. Orain arte, 489 enpresa erakusketarik baieztatu dute topaketan izango direla.

+INDUSTRYk modu sektorizatuan eskainiko ditu BECeko 1 eta 3 pabilioietan industriarako, digitalizaziorako eta fabrikazio aditiborako hornikuntzetan eta fabrikazio-prozesuetan izandako berrikuntza eta aurrerapen nagusiak. Horiez gain, aktiboak eta instalazioak mantentzeko punta-puntako produktuak eta teknologiak eta prozesu industrialetarako ekipamendua egongo dira ikusgai.

Ikuspegi komertzialari eta teknologikoari dagokionez sustapenerako erakusleiho bikaina eta erakargarria izango da eta, besteak beste, enpresa hauek hartuko dute bertan parte: JG AUTOMOTIVE, ALBERDI MEKANIZATU LANAK SL, KL-KATEALEGAIA, EGA MASTER, VICINAY, HEICO FASTENER, ABBYY, ZUCHETTI, CEGID, PIXEL SISTEMAS, DELTECO, MAQUINSER, PEKOS GROUP, TÉCNICA DE FLUIDOS, MEI VALVOLE, BOSCH, ROSMIMAN eta GENERAL DRIVER MOTOR.

Merkatu eta produktu berrietarako bidea irekiko duten irtenbide eta proposamen komertzialak eskainiko dituzten enpresa eta erakunde horien eta beste batzuen partaidetzari esker, enpresa nagusietako ordezkariek dagoeneko azoka bisitatzeko izena eman dute. Horietako batzuk dira hauek: ACCIONA, ACITURRI, AIRBUS, AMPO, ARCELORMITTAL, ARTECHE, BRIDGSTONE, CAF, EDP, GAMESA, GESTAMP, HENKEL, IBERDROLA, ITP AERO, MERCEDES-BENZ, PEPSICO, PETRONOR, RENFE, SIDENOR, SIEMENS, SOLVAY, TUBACEX, UNILEVER eta VOLKSWAGEN GROUP.

Etengabe garatzen ari den industria aurreratuan, berrikuntzaren arloan abangoardian jarraitzea ezinbestekoa da lehiakorrak eta berritzaileak diren proposamenak eskaintzeko. Horregatik, +INDUSTRYk negozioetarako eta ezagutza transferitzeko gune gisa bere profila sendotu du sektore anitzeko konferentzien programari esker. Programa horrek industriarako 4.0 soluzioekin lotutako funtsezko alderdiak jorratuko ditu mundu osotik iritsitako berrogeita hamar espezialista baino gehiagorekin.

Horrez gain, jardueren programak zuzeneko erakustaldiak, Innovation Workshop tailerrak, networkingeko jarduerak eta B2B topaketak ere jasoko ditu. B2B topaketei dagokienez, nabarmentzekoa da Azpikontratazio Industrialaren Europako XX. Topaketa, hitzartutako B2B elkarrizketen herrialdeko foro nagusietako bat eta mila bilera inguru jasoko dituena.

-ek idatzirik|2023-03-14T16:08:41+01:0014 de martxoa de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top