6.000 jostailu berri behar dira zaurgarritasun egoeran dauden familietako umeentzat

Jostailuak biltzeko Bizkaiko Gurutze Gorriaren kanpaina: “Euren eskubideak jokoan”

    • COVID-19ak eragindako krisi sozioekonomikoak are gehiago larritu du Gurutze Gorriaren arreta jasotzen duten familien egoera, eta erabiltzaile berrien kopuruak gora egin du.
    • Athletic Club-eko dendek jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatuko dute, eta Athletic Fundazioak kanpainari emango dizkio denda ofizial batean erosten den produktu bakoitzetik lortutako irabaziak.
    • RETAbet Bilbao Basket taldeak, bere Fundazioaren bitartez, jostailuak biltzeko puntua instalatuko du Bilbo erdialdean, Bilbao Arenako harmailetan “peluxeen eserialdia” egiteko, datorren abenduaren 23an Fortitudo Bologna taldearen kontra jokatuko duen partiduan.
    • Bilbao Exhibition Centrek “Puntu bat opari bat” erronka jarriko du martxan; erronka horretan, bertako atariko zoruan dagoen eta segurtasunezko tartea markatzen duen puntu bakoitzaren gainean opari bat jarriko du.
    • Josltailuak biltzeko gaitutako puntuak, eta dohaintzak egiteko ordutegiak eta kanalak helbide honetan kontsultatu daitezke: www.cruzrojabizkaia.org/juguetes

 

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Gazteriaren Gurutze Gorriaren bidez, hasiera emango dio gaur jostailu berria biltzeko kanpainari, “Euren eskubideak jokoan” izenekoari. Kanpaina urtarrilaren 4an amaituko da.

Helburua Gabon hauetan 6.000 jostailu biltzea da, eta gizartean zailtasunak dituzten familiei jolas eta jostailu berriak ematea, ez belikoak eta ez sexistak, pertsona horiekin lan egiteko sistema erreal baten barruan, balioak transmititzeko eta jolas osasungarrirako helburuak bete daitezen. Jolasa umeen oinarrizko eskubidetzat hartzea eta umeengan sortzen dituen onurak helaraztea, besteak beste.

COVID-19ak sortutako krisi sozioekonomikoak areagotu baino ez du egin arlo horretan Gurutze Gorriak artatzen zituen familia ahulen egoera, eta, gainera, laguntza horren hartzaileen kopurua nabarmen handitu da. Hori dela eta, bildutako jostailuak gehien behar dituzten familiei emango zaizkie. Aurreko edizioan, Bizkaiko Gurutze Gorriko boluntarioen esku-hartzeari esker, 2.429 adingabek 6.444 jostailu berri, ez sexista eta ez beliko jaso zituzten Bizkaian. Erakundeko boluntarioek establezimendu edo enpresa laguntzaileetako bezeroen dohaintzak jaso, eta jostailuak adinaren arabera hautatu eta antolatu zituzten.

 

Lankidetzak, bilketa-puntuak eta datak

Athletic Clubek, bere Fundazioaren bitartez, Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailu kanpainarekin bat egin du aurten ere. Athletic Clubeko denda guztiek jostailu berriak biltzeko gune gisa funtzionatuko dute, eta Athletic Club Fundazioak dohaintzan emango ditu denda ofizial batean

kanpainara bideratzeko erositako produktu bakoitzarekin lortutako irabaziak. Athletic zale guztiak elkarlanean aritzera animatzen dira, Gabonetan ume bakar bat be ez dadin jostailu barik geratu.

RETAbet Bilbao Basketek, bere Fundazioaren bitartez, jostailuak biltzeko gune bat jarriko du gaurtik abenduaren 23ra arte Bilboko erdigunean, Kale Nagusiko 56. zenbakian, Casilda Iturrizar parkerako sarreretako batean. Beltzezko gizonak “peluxezko eserialdi” berri bat prestatzen ari dira abenduaren 23an Fortitudo Bolognarekin izango duten partidurako, Gabon hauetan inor opari barik geratu ez dadin.

Bilboko Udalak, Osasun eta Kontsumo Sailaren bidez, kanpainari buruzko informazioa eta dohaintzak egiteko kanalak zabaltzen laguntzen du, Erriberako udal-merkatuko pantailaren bidez.

Bilbao Exhibition Centrek, pandemiaren ondorioz aurten Gabonetako Umeen Parkea izan ez arren, ez zuen elkartasunarekin zuen hitzordua galdu gura. Horregatik, kanpaina aurkezteko agertoki eta ezkerraldeko eremurako bilketa-gune gisa laguntzen du. Gainera, BECek “puntu bat, opari bat” erronka jarri du martxan. Ekimen horrek esanahi berria eman nahi die Covidaren aurkako segurtasun neurri gisa bere atariko zoruan distantzia gordetzeko jarritako puntuei. Horrela, marka bakoitzean kanpaina honetarako dohaintzan emandako opari bat jarriko da, ahalik eta ilara gehien osatzeko eta Gabonak BECera itzularazteko asmoz. Era berean, sentsibilizazio-mezuak zabalduko ditu bere komunikazio-kanaletan.

 

Jostailuak biltzeko puntu guztiak, ordutegiak eta kanpainari buruzko informazioa www.cruzrojabizkaia.org/juguetes helbidean kontsulta daitezke. Puntu horietako gehienetan Erakundearen oinarri nagusia diren boluntarioek eskainiko dute arreta. Jostailuak biltzeko kanpainan jostailu berriak, ez belikoak, ez sexistak eta, ahal izanez gero, hezkuntzari lagunduko diotenak baino ezin izango dira eman, txikienen artean ikasketa eta bizikidetza sustatuko duten hezkuntza printzipioak eta balioak bultzatzeko. Jasoko den jostailua berria izango da, izan ere, jostailuen segurtasunari buruzko araudi europarrak produktuaren kalitatea bermatu ahal izatea eskatzen baitu, eta hori ezin daiteke bermatu jada erabilita dauden jostailuen kasuan. Beste alde batetik, Gurutze Gorriaren ustez, ume guztiek jostailu berria merezi dute, bereizketa barik, duintasun eta desio berberekin.

Prestatutako bilketa puntuetan jostailuak entregatzeaz gain, www.cruzrojabizkaia.org/juguetes webgunen egokitutako ordainketarako kanal baten bitartez ekarpenak eginez ere lagundu izango da kanpainan, 900 104 971 telefono zenbakiaren bitartez eta SMSak bidaliz JUGUETE hitzarekin 38088 (3€) zenbakira eta, berrikuntza gisa, 38061 zenbakiko BIZUM kanala estreinatuko da (gutxienez 5€), Covid-19a dela eta bilketa puntu fisikoetara hurbildu gura ez duten pertsonei ekarpena egitea errazteko. Horrela lortutako diru guztia jostailuak erostera bideratuko da oso-osorik.

Ekimena gauzatzeko ezinbestekoak dira jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatzen duten, euren langileen artean jostailuak jasotzen dituzten, edo jostailuak ematen dituzten erakunde

askoren laguntza eta partaidetza. Erakunde laguntzaileak hauek dira: BEC, Bilboko Udala, Barakaldoko Udala, Athletic Cub, Bilbao Basket, Iberdrola, El Corte Inglés, Eroski, IKEA, Banco Santander, Rural Kutxa, Mutualia, EDP, Juguettos, Decathlon, Carrefour, Enekuri Motor, Elkar, Erriberako Merkatua, Actívate FM, Haurtxo polita Etxebarri haur eskola, Gaursa, Kids&Us Mungia, Tecuni, ies medical, Vink plastics, Nortegas eta Bilbox.

Informazio gehiago: Doña Casilda Comunicación. Libe Romaña 650.40.19.55 [email protected]

 

 

 

 

-ek idatzirik|2020-12-10T12:55:31+01:0010 de abendua de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top