Nabarmentzen dira “Mai Bier Experience” garagardo azoka eta “I Golf Show EXPOVACACIONES” ekitaldia, besteak beste.

Martxoaren 6tik 8ra arte, Bilbao Exhibition Centrek Expovacacionesekin hitzordu bat du, bidai nazional eta internazionalen inguruko joera eta esperientzia desberdinak erakutsiko dituen azoka, aisialdi eta denbora libreko alternatiba berritzaileenaz gain.

Erabateko azoka turistiko bat izan arren, Expovacacionesek hainbat ekintza aurrera eramango ditu, paraleloan egingo direnak. Haien artean, “Mai Bier Experience” garagardo azoka nabarmentzen da, Municheko Oktoberfesten saltzen den Paulaner garagardoaren eta “Txerriki-Egile Maisua” den Hermann Thateren kolaborazioarekin asteburu osoan egingo dena.

Ekintza honen helburua bisitariak Munichen urtero antolatzen den Oktoberfest festara hurbiltzea da, bere giro eta ohiturak irudikatuz. Horretarako, “Ein Prosit Polka” musika taldea etorriko da, festa Alemaniako musikarekin  girotuz. Gainera, publikoaren esku lehentasunezko mahaiak egongo dira erreserbatzeko eta azokan egindako egonaldia aprobetxatu ahal izateko.

Aurtengo edizioko beste berritasun bat “I Golf Show EXPOVACACIONES” ekitaldia izango da, Wilson Golf eta Celles Golf Eskolarekin lankidetzan aurrera eramango dena. Ekintza honetan golfeko jarraitzaileentzako elkargune bat eskainiko da sektore turistiko honen eskaintza ezagutu ahal izateko, betiere ohiko praktikatzaile eta iniziaturik ez dagoen publikoaren artean desberdinduz. Horretarako, kirol honen inguruko informazioa lortzeko informazio-gune bat antolatuko da.

Golf gunearen barruan, Driving Range Indooor eta Putting Green eremu bana egongo dira. Lehenengoan, distantzia eta punteria lehiaketak egongo dira. Bigarrenean, berriz, zehaztasun lehiaketa bat antolatuko da, non parte hartzaileek dituzten abilezia guztiak erakutsi behar izango baitituzte. Gainera, ekimen hau Euskadiko Golf Txapelduna den Mikel Galdosen presentzia izango du, Expovacacioneseko golf-gunera hurbilduko dena kirol honen inguruko aholkularitza eskaini ahal izateko.

Aipatutako ekintzez gain, caravanning gune bat egongo da eta zenbait enpresek beraien “mobile home” motatako etxeak aurkeztuko dituzte, hau da, finkatutako lekura eramango diren aurrefabrikatutako etxeak. Jatorriz, karabanetan inspiratuta egon ziren, baina gaur egun oso desberdinak dira tamaina eta ekipamendua kontuan hartuz. Hori dela eta, funtzio desberdinak eskuratu dituzte, karabanak oporretarako etxe bezala erabiltzen direlako eta “mobile home” etxeak, berriz, leku batean finkatzen diren benetako egoitzak dira, nahiz eta beharra izatekotan garraiatzeko aukera izan.

Eta, azkenik, Expovacacioneseko aurreko edizioetan bezala, azokan zehar zenbait bidai eta hoteletan eta landa-etxeetan igarotzeko egonaldiak zozkatuko dira.