Martxoaren 2tik 6ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren
Azokarako zazpi hilabete falta direnean, 900 enpresa erakusketarik baino gehiagok baieztatu dute BIEMHeko – Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoko 33. edizioan izango direla. Bertan, fabrikazio industrialarekin lotutako punta-puntako berrikuntzak aurkeztu eta haien teknologia aurreratuena erakutsiko dute. 2026ko martxoaren 2tik 6ra bitarte, Bilbao Exhibition Centrek jasoko du hitzordu handi hori. Nazioarteko azoken egutegia inauguratuko du eta, beste behin, mundu mailan manufaktura-industriarako ezinbesteko topagune bihurtuko da.
Bertan izango direla baieztatu duten enpresetako batzuk dira hauek (15 herrialde baino gehiagotatik iritsiko dira): Adige, Adira, Amada, Amob, Base Metalúrgica, Beckhoff, BLM Group, Bystronic, CMA, Carl Zeiss, Caye, Couth, Curvaser, Danobat, Dassault, Daunert, Delteco, Egasca, Ekicontrol, Fagor Automation, Fanuc, Farresa, Fat, Ficep, Fresmak, Geka, Geminis Lathes, Greco, Grupo Unceta, Gurutzpe, Haimer, Ibarmia, Ideko, Integi, Italmatic, Josep Muntal, Korta, Kuka, Lagun Machinery, Lantek, Larraioz Group, Lomusa, Madaula, Mahenor, MAQCenter, Maquinser, Mecos, Nicolás Correa, Ona, Open Mind, Pilz, Prima Power, Quantum Robotics, Renishaw, Rittal-Eplan, Salvagnini, Schunk, Sicnova, Sisteco, SMW Autoblock, Solicam, Soraluce, TCI Cutting, Tecnalia, Tecoi, Tekniker, Trumpf, Weidmüller, Yaskawa, Zayer eta Zoller.
Produktua izango da hitzordu horren ardatz nagusietako bat eta funtzionamenduan izango diren makinen erakusketa ikusgarria egongo da, standetan martxan egongo diren formatu handiko soluzioak barne. Balio bereizgarri hori sendotzeko, antolakuntzak makinak bertan izatea erraztuko duen laguntza-programa espezifikoa jarri du martxan.
Fabrikazio aurreratuko erreferentziazko gune gisa, BIEMH 2026k automobilgintzako, robotikako eta digitalizazioko arlo espezifikoa izango du. Hain zuzen ere, industria mailako eraginkortasuna, malgutasuna eta lehiakortasuna sustatzeko funtsezko sektoreak dira. Aurreko edizioan protagonismo handia izan ostean, deialdi berrian ere toki nabarmena izango du, aplikatutako punta-puntako soluzioak jasoko dituen eremu espezifikoaren barruan. Erakusketako eskaintza osatzeko, erremintak, osagaiak, osagarriak, metrologia eta produkziorako zerbitzuak ere izango dira, ekosistema industrialaren erakusleiho integrala eskainiz.
Nazioarteko proiekzioa izango da, beste behin, BIEMHen nortasun-ezaugarri nagusietako bat. Gaur egun, 150 herrialde ingurutan ari dira ekitaldia sustatzen, merkatu estrategikoetan arreta berezia jarrita. Horietako batzuk dira, hain zuzen ere, hauek: Estatu Batuak, Txina, Kanada, Mexiko, Brasil, India, Alemania, Italia, Portugal, Frantzia, Magreb, Turkia eta Vietnam. Testuinguru horren baitan, erosle profesionalentzako gonbidapenen VIP programa funtsezkoa izango da interes handiko profilak erakartzeko eta balio handiko aukera komertzialak sortzeko.
Gainera, 2026ko BIEMHek parte-hartzaile guztien artean networkinga sustatzeko bereziki diseinatutako guneak izango ditu. Horri guztiari esker, azoka berriro ere ekintzaz betetako azoka bihurtuko da. Bertan, teknologia zuzenean biziko dugu, berrikuntza ukitu egingo dugu eta topaketa bakoitzak negozio-aukera errealak sortuko ditu.
BIEMH 2026 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta SPRI – Eusko Jaurlaritza da erakunde babeslea.
Iruzkin bat utzi