Beste behin ere, Bilbao Exhibition Centre izango da industria siderurgikoaren topagunea STEEL TECH, Congress & Expo-rekin 2025eko urriaren 21etik 23ra bitarte. Ekitaldia Siderexek eta BECek antolatu dute eta, altzairugintzaren baitan, erreferente bihurtu da berrikuntzan eta garapenean. Hiru egunez, sektore horretako liderrak, prestigio handiko espezialistak eta balio-katean ezinbesteko eragileak bilduko ditu. Horrek guztiak ezagutza trukatzeko, networkingerako eta negozio-aukerak sortzeko ingurune paregabea eratuko du.
Horretarako, STEEL TECH 2025, Congress & Expok maila altuko kongresua izango du. Bertan, Estatuko eta nazioarteko hizlariek eta sektoreko adituek altzairuaren balio-kate osoa ordezkatuko dute. Profesional horiek siderurgia arloko erronka eta joera nagusiak sakonduko dituzte, industriak aurrean dituen aukeren eta erronken zein etorkizuna zehaztuko duten soluzio berritzaileen inguruko ikuspegi integrala eskainita. Aurtengo edizioan, Europako industria siderurgikoaren eraldaketaren, karbono-neutraltasuna lortzeko karbonorik gabeko energia-iturrien eta eraldatzen ari den industria siderurgikorako lehengaien estrategia globalen inguruko bi bloke nagusitan zentratuko da programa lehen egunean. Bigarren egunean, Adimen Artifiziala oinarri izango duen call for papers delakoa egingo da eta Co2ren kapturaren eta balorizazioaren inguruan industriarako soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzten startup challenge erronka gehituko da.
Kongresuaren osagarri gisa, ekitaldiak erakusketa-gune bat izango du, altzairutegi, ingeniaritza-enpresa, eta hornitzaile nagusiek teknologia, produktu eta soluzio berritzaileetan egindako azken aurrerapenak aurkezteko. Orain arte, azokan izan direla baieztatu dute enpresa hauek besteak beste: ABB, CEIT, DEGUISA, ETORKI, GEMINIS LATHES, GOSAN, GH CRANES & COMPONENTS, HALOTECH, HARRI GREEN RECYCLING, HERAEUS ELECTRO-NITE, SMARKTEC, KALFRISA, LAYDE, SIDERWRAP, POLYTEC, JASO INDUSTRIAL, TUBOS REUNIDOS eta SIDENOR.
Gainera, enpresen, babesleen eta gonbidatutako nazioarteko erosleen artean sinergia estrategiak sortu ahal izateko, B2B topaketak antolatuko dira. Azokak, gainera, beste era bateko jarduera osagarriak ere eskainiko ditu: bisita teknikoak lantegi industrialetara, Innovation Workshopak, poster teknikoen eremua eta Steel Tech sariak banatzeko ekitaldia (sektore baitako bikaintasuna eta berrikuntza aitortuko dituzte). Era berean, afterwork ekitaldiak antolatuko dituzte partaideen arteko konexioa indartu eta industriaren etorkizunaren inguruko elkarrizketa sustatzeko.
STEEL TECH 2025, Congress & Expo Bilbao Exhibition Centrek eta Siderexek antolatzen dute, eta ICEXen eta SPRIren babesa du erakunde mailako bazkide gisa. Gainera, Unesiden laguntza jaso du.
Iruzkin bat utzi