Abenduaren 13tik 15era BEC-en egingo den Stock Euskadi gabonez jantziko da

  • Iparraldeko outlet handienaren XVII. edizioa abenduan egingo da lehen aldiz, eta Gabonetako erosketak aurreratzeko aukera paregabea izango da, ehunka produktu eta deskontu handiekin
  • Gainera, Stock Euskadik bere edizio solidarioena aurkezten du, azokan espazio bat utziko baitio La Gota de Leche ongintzazko elkarteari. Elkarte horrek 500 zapata pare inguru, poltsak eta lehen mailako marketako arropak ekarriko ditu, eta horien salmenta gizarte bazterketa egoeran dauden Bilboko umeentzako kirol oinetakoak erosteko erabiliko da
  • Pezetekin ordaintzeko aukera izango da beste berrikuntza handietako bat: Gasteizko ‘Chicas’ moda dendak pezetatan ordaintzeko aukera eskainiko du, datorren urtera arte trukagarriak baitira Espainiako Bankuan
  • Saritan 3.000 € banatuko dituzten Eguneroko zozketa tradizionalez gain, Gabonetako 3 saski zozketatuko dira erakusleek eurek emandako produktuekin, eta ohi bezala, jende guztiak food truck-ek osatutako gune gastronomikoaz gozatu ahal izango du

www.stockeuskadi.com
Abenduak 13, 14 eta 15 (11 – 21 h)
BEC / 2€ – 14 urte, doan

Stock Euskadi, Estatuko iparraldeko outlek handiena, bere 17. ediziora helduko da abendu honetan. Zifra horrek finkatu egiten du horrelako ekitaldietako erreferentzia gisa eta, horrez gain, kontsumo produktu mota guztietan kalitatea murriztu barik aurreztea bilatzen duten pertsona guztientzako ohiko hitzordu bilakatu da. Lehen markak prezio paregabeetan, leku baita paregabean ere, Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Stock Euskadi azokaren XVII. edizioa abenduako bigarren asteburuan egingo da, ostiraletik, abenduaren 13tik, igandera, 15era. Hiru jardunaldi horiek 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute, goizeko 11:00etatik gaueko 21.00ak arte, ahalik eta jende gehien hurbildu dadin azokako 1 Pabiloira. Aurreikuspenak betetzen badira, milaka pertsona hurbilduko dira hiru egunetan. Mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia.

Azaroan egin zen azken edizioak 35.000 bisitari eta 100.000 salmenta baino gehiago izan zituen. Kopuru garrantzitsu horiek azokaren abantaila ugarietan oinarritzen dira: alde batetik, merkatari txikiaren eta ertainaren salmentak indartu nahi ditu eta, bestetik, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak oso prezio onean eskaini.

Stock Euskadi solidarioena: ‘Oinetako Solidario’ Kanpainaren neguko edizioa abenduan egingo da lehen aldiz, eta aurtengoa oso edizio berezia izango da, ez bakarrik egingo den egunengatik, baita bere izaera solidarioarengatik ere. Stock Euskadik espazio bat utzi dio azokaren barruan, gizarte bazterketa egoeran dauden Bilboko 1.000 ume baino gehiagori eta haien familiei arreta ematen dien La Gota de Leche ongintzazko elkarteari. Irabazi asmorik gabeko elkarte horretako arduradunek lehen marken fabrikatzaileek emandako 500 zapata pare inguru, poltsak eta arropak jarriko dituzte salgai gune horretan, eta irabazi guztiak gizarte bazterketa egoeran dauden umeentzako kirol oinetakoak erostera bideratuko dituzte.

Chie Mihara, Vans, Stuart Weitzman, Custom&Chic, Sacha London, Paco Herrero, Magrit edo Eli markek, besteak beste, La Gota de Leche Bilbaorekin eta Stock Euskadirekin lankidetzan, lehen mailako produktu horiek guztiak eman dituzte. Prezio berezietan salduko dira, helburu onarekin gainera, azokako antolatzaileek laga duten lekuan.

Pezetekin ordaindu ahal izatea. Edizio honetan, eta berrikuntza bitxi gisa, Gasteizko ‘Chicas’ emakume moda dendak pezetatan ordaintzeko aukera emango du, izan ere, datorren urtera arte Espainiako Bankuan truka daitezke. Stand horretan 1, 5, 10, 25, 50, 100, 200, 500 eta 2.000 pezetako txanponak eta billete guztiak erabili ahal izango dira. Aukera ona txanpon horiek gainetik kentzeko eta zure armairua berriztatzeko.

Esku-diruaren eta Gabonetako saskien zozketak. Asteburuan zehar, bisitarien artean 3.000 euro banatuko dituzten bost zozketa egingo dira. Adi egoteak eta parte hartzeak abantaila asko ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak, asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira.

Aisia eta erosketak familian. Stock Euskadi familia osorako aisia gunea ere bada. Sarrera doakoa izango da14 urtetik beherakoentzat eta, gainera, adin anitzetara egokitutako jarduerez gozatu ahal izango dute. Begiraleek gainbegiratutako ludotekak txikienentzako puzgarriak eta nagusiagoentzako bideo-jokoak eskainiko ditu.

Horrez gain, azokak gastronomia gunea ere izango du, gastrofurgonetekin, `food truck´ izenekoekin. Furgoneta horietan, jendeak hainbat estilotako eta jatorritako janariak dastatu ahal izango ditu, erosketetan geldialdia egiteko, lasai eseri eta indarrak berreskuratzeko, azoka bisitatzen jarraitu ahal izateko.

-ek idatzirik|2019-12-11T10:20:34+01:0011 de abendua de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top