AFE/APCE-ren II. Kongresua BEC-en 20. urteurrenaren baitan

Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteak (APCE) bigarren kongresu bateratua egingo dute Bilbao Exhibition Centren 2024ko uztailaren 3tik 6ra bitartean, izan ere, aurten, Euskadiko azoka-eremu honek 20 urte beteko ditu.

2022an Malagan egindako deialdiak izan zuen arrakasta ikusita eta sektorean izan diren datu bikainek lagunduta, kongresuek eta azokek lurraldearen garapenean duten inpaktu positiboa jorratuko dute aurtengo kongresuan, ekitaldi horiek egitetik harago joanda. Leloa: “Legatu eraldatzaileak”.

“Ohorea eta erronka handia da guretzat gure sektorearentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honen anfitrioiak eta antolatzaileak izatea. Azoken eta kongresuen jarduera handia izango da aurten, eta AFE-APCEren II. Kongresua interesgarria izango dela ziurtatu dezakegu. Kongresuan, parte-hartzaileek sektoreko joera berriak eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko, aztertzeko eta ikertzeko aukera izango dute. Ekimen horrekin, amaiera bikaina emango diogu zalantzarik gabe gure urteurrenari”.

Bilbao Exhibition Centre Espainiako Kongresu Jauregien Elkartearen (APCE) zuzendaritza-batzordean sartu da berriki, Xabier Basañez BECeko Zuzendari Nagusia presidenteorde izendatu baitute. Rol horretaz gain, Espainiako Azoken Elkarteko (AFE) Ezohiko Batzar Orokorreko kideek Xabier Basañez aukeratu dute berriro ere elkartearen presidentea eta ordezkaria izateko datozen lau urtetan zehar. Izendapen horiek indartu egiten dute BECek ekitaldien industriarekiko duen konpromisoa, ezagutzak partekatzeko, harremanak ezartzeko eta berrikuntza sustatzeko ezinbesteko plataformak baitira.

-ek idatzirik|2024-03-07T11:31:40+01:007 de martxoa de 2024|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top