APARTEKO ESKAINTZA ZABALA EXPOVACACIONES 2016

Standetan, hainbat jarduera garatuko dira. Xixonek, esaterako, hotel-eskaintza zabala eskainiko du gau biko ihesalditxoak egiteko, eta, horrez gain, xede-publikoaren artean hoteleko bi gau zozkatuko ditu ostatua, gosaria eta logela bikoitza barne, bi lagunentzat, baita “Gijón Goloso” izeneko bi bonu ere hiri asturiarreko hainbat establezimendutan bertako opil tipikoak dastatzeko.

Bizkaiko Aldundiak hainbat ekitaldi egingo ditu bere standean Expovacacionesen. Besteak beste, “Taberna Ibiltaria” taldea izango da hurbiltzen diren bisitariak giro atseginean egon daitezen.

Nafarroako Foru Erkidegoak proposaturiko eskaintzaren baitan, Campings Navarra nabarmentzen da, eskualdeko camping ugari bilduta: Acedo, Aralar, Aritzaleku, Ariztigain, El Molino, Etxarri, Iratxe, Lizarra, Urbasa eta Urrobi. Gainera, Campings Navarraren maskota Argi ere bertan izango da, txikienekin jolasteko eta ariketa-koadernotxoak eta margo-sortak oparitzeko. Bestetik, standean hiru zozketa egingo dira, egunean bat: hiru asteburu Campings Navarraren bungalowetan lau lagunentzat.

Horrez gain, Tierras de Iranzu Elkarte Turistikoak elkarren segidako zortzigarren urtez hartuko du parte Expovacacionesen. Aurten ere dastaketa ugari eskainiko ditu: bakailao-tortilla, irasagarra, eztia, sagardoa, ardoak, patxarana, Pan de Abárzuza artisau-opilak, gaztak, hestebeteak, Manchingo artisau-erroskillak eta Nafarroako Intxaurrak. Era berean, egunero ostatu-egonaldiak zozkatuko dira, guztira asteburuko 4 egonaldi bost landetxetan, eta bisitariei jardueretan deskontuak jasotzeko txartelak emango zaizkie opari.

Halaber, nabarmendu beharra dago Tierra Estellak jarduerak garatuko dituela Nafarroaren standean, esate baterako, olio-tostaden, oliba-olioaren eta patxaranaren dastaketak. Enoturismo-jarduerak ere egingo dituzte, hala nola egonaldiak zozkatu eskualde horretako camping eta ostatuetan.

Kantabriako autonomia-erkidegoak, 2016. denboraldi osoan, % 10eko deskontua eskainiko die Aliva Hotelean haren standera bertaratzen diren guztiei, beren datuak bete eta papera standeko kutxan sartuz gero. Sustapen horren baitan, teleferikoan egiteko joan-etorri bat dago, baita hotelerako bidaia ere.

Gaztela-Leonek egunero izango du zabalik hestebeteak dastatzeko standa. Gainera, ostiralean, maiatzaren 6an, erkidego horretako eskaintza turistikoaren aurkezpena egingo da, eta igandean, 18:00etatik aurrera, “Elikagaien Bankuaren aldeko Txokolatada Solidarioa” egingo dute. Bestetik, ostiralean Topaketa Profesionala izango da Bidaia-agenteen eta Enpresari Gaztelar Leondarren artean.

Gaztela-Mantxak, bere aldetik, Miguel de Cervantes idazlearen heriotzaren IV. mendeurrena oroitzeko aurten erkidego horretan egingo diren jarduerak aurkeztuko ditu.

Caceresen standean, Torta del Casar izeneko opila eta Ribera del Guadiana ardoa dastatu ahal izango dira.

Bartzelonako Aldundiak jarduera eta sustatzeko leku anitz bilduko ditu. Adibide garbia Vías Bravas izeneko proiektua da, probintzia horretako itsasertzetik hainbat ibilbide eskaintzen dituena, edo Kataluniako Turismoaren Museoa, berriki inauguratua. Era berean, nabarmendu beharra dago Cau Ferrat museoa urteko museorik onena izendatu dutela beste 48 hautagairekin batera, baita “Anoia, tierra de castillos”delakoaren sustapena ere, eskualde horretako ondare kultural garrantzitsua ezagutzera ematea helburu. Horrez gain, BlueMar Ferries aurkeztuko dute, 300 lagunentzako zerbitzu berria Bartzelona eta Sitges itsasotik lotzeko ordubetean baino gutxiagoan, modu seguru eta dibertigarrian.

Tarragonako probintziak haurrentzako hainbat eskulan-tailer antolatuko ditu bere standean azokak iraun bitartean. Helburua da Mont Roig sustatzea, Costa Dauradako herri bat, bideo honen bidez: https://youtu.be/AjXVL6DsDz0. Gainera, Mont Roig Miamiko ostatuetan egonaldiak zozkatuko dira.

Gironako probintziak Roses sustatuko du, Costa Bravako funts mediterraneoko eta tradizio turistiko eta marinel nabarmeneko herria. Hiriak, historiaurretik gaur egunera gizakien bizitoki izan denak, kontrastez jositako kostaldea du, lurra eta itsasoa direlarik protagonista garbiak.

Valentziaren standean, laranja-zukuak eta hortxata valentziarra dastatu ahal izango dira. Horrez gain, hainbat haur-jarduera antolatuko dituzte, erkidegoko festa tipikoen puzzleak eta Benidormeko haur-parkeen marrazkiak, kasu.

Kanaria Handiak eskaintza turistiko zabalaren berri emango du bere standean: familiarteko ihesalditxoak, kirol-jarduerak eta 236 kilometroko kostaldea itsasoaz gozatzeko.

-ek idatzirik|2016-05-04T16:52:07+02:004 de maiatza de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top