Arrakasta handia izan du Retroclásica Bilbaoren XII. edizioak

  • Partaidetza-zifrak handiak izan dira, BECera 35.000 zaletu baino gehiago joan baitira
  • Milaka ibilgailuk bete zuten klasikoz betetako aparkaleku herrikoia.
  • Ospakizunez eta jardueraz betetako edizioa izan da, hala nola Bizkaiko Motorzaleen Errege Taldearena edo BMW Motorradena.

 

Retroclásica Bilbaoren hamabigarren edizioa arrakasta itzelarekin amaitu zen eta eskualdean ibilgailu klasikoekin lotuta antolatutako ekitaldi esanguratsuenetako bat izan da beste behin. Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centre milaka bisitariren pasio eta gogoaren lekuko izan zen, 35.000 bisitari ingururekin, herri honetako ibilgailu klasikoen erakargarritasun gero eta handiagoari babesa emanez.

Ospakizuna oinarri izan duten hiru egun izan dira, zaletuak garaiko motordun ibilgailuen mundu zirraragarrian barneratu dituztenak. Erakusketa eremua izan zen edizioaren gune nagusietako bat eta, horren baitan, nabarmendu beharrekoa da Bizkaiko Motorzaleen Errege Taldearen eta BMW Motorrad-en ehun urte baino gehiagoko ibilgailuen presentzia. Bestalde, Loizaga Dorre Museoaren stand zoragarriak bisitari ugari erakarri zituen. Retro estiloko objektuen, ordezko piezen eta piezen azokak ere parte-hartze aktiboa izan zuen, partikularren arteko ibilgailuen salerosketak bezalaxe.

Ibilgailu klasikoen aparkalekuak, beste behin, jendea erakartzeko gaitasun handia duela erakutsi zuen. Hain zuzen ere, horixe da Retroclásica Bilbao azokaren erakargarritasun nagusietako bat. Ibilgailu klasikoen ehunka zaletuk harrotasunez erakutsi zituzten ibilgailuak, zaharberritzearekin lotutako esperientzia eta sekretuak beste zaletu batzuekin batera partekatuz. Huraxe izan zen zaletuen beste gune gogokoenetako bat. Gainera, ibilgailu klasiko horiek pabilioietara sartzea errazteko asmoz antolakuntzak abian jarritako berritasunekin bete-betean asmatu zuten. Haiei esker, BECerako sarbidea arindu eta bertaratutakoen esperientzia hobetu ahal izan zuten.

Hala, 1.500 ibilgailu klasiko baino gehiago bildu ziren asteburu guztian zehar (besteak beste, Renault 11ren, Subaruren edo Mazdaren kontzentrazioak aipatu behar ditugu), eta irekiera-ordu ia guztietan, erakusketarako espazioa bete zuten.

Edizio arrakastatsuari amaiera emanda, Retroclásica Bilbaok egitasmo azpimarragarria dela berretsi du. Hala, Espainiako iparraldeko eremu guztiko zaletuen artean, ibilgailu klasikoen sektorearen erakargarritasun handia nabarmendu da.

 

 

-ek idatzirik|2023-11-16T10:43:48+01:0016 de azaroa de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top