Era askotako ekitaldi programa EXPOVACACIONES 2016

Era berean, aipamen berezia merezi du “MAI BIER EXPERIENCE” garagardoaren azokak. Asteburu osoa egongo da irekita eta antolatuta dago Paulanerrekin, Municheko Oktoberfesten sal daitezkeen bost garagardoetako batekin, eta Alemanian eta Bilbon oso ezaguna den Hermann Thate “Txerriki-egile Maisu Handiarekin” batera. Garagardoaren azokaren helburua da publikoak Bavariako herrialdean urtero ospatzen den Oktoberfestez gozatzea, hango giroa eta ohiturak BECera ekarrita. Hori dela-eta, azokan  “Ein Prosit Polka” taldea egongo da Alemaniako musika tipikoa jotzen. Gainera, publikoak erreserbatzeko lehentasunezko mahaiak izango ditu eskura, Expovacaciones azokarako bisitari ahalik eta etekin handiena atera diezaion.

Aipatu opor-eskaintzaz gain, Expovacacionesen entretenimendurako egitarau oparoa izango da. Besteak beste, “Expovacacioneseko I. Golf Show” nabarmenduko da, Wilson Golf eta Celle Golf Eskolarekin batera antolatua. Golf Eremuaren barruan, Driving Range Indoor eta Putting Green guneak izango dira. Lehenengoan, distantzia- eta punteria-lehiaketa egingo da; bigarrenean, berriz, zehaztapen-lehiaketa, partaideek beren trebetasunak erakuts ditzaten. Esan beharra dago, halaber, Euskadiko egungo Golf Txapelduna, Mikel Galdós, bertan izango dela bisitariei kirol horri buruzko aholkularitza emateko.

Golf Eremuaren barruan, hainbat zozketa egingo dira, Lanzaroteko irlak antolatuko dituenak nabarmenduta: bi lagunentzako gau biko egonaldia Los Fariones Hotelean, bi Green Fee eta 18 zulo Lanzarote Golfen eta 3 green fee eta 18 zulo Costa Teguise Golfen.

Txikiparka ere izango da, txikienek jarduera dibertigarriez goza dezaten: bolen igerilekua 2 urtera bitarteko umeentzat, puzgarri txikia 3 eta 5 urte bitartekoentzat, eta beste bat handiagoa, Wii Sport gune batekin batera, 6 urtetik gorakoentzat.

Aipatu jardueren osagarri, Expovacaciones azokan hainbat caravaning-eremu gaituko dira. Caravaning Gorbea enpresak bere karabana nabarmenenak izango ditu ikusgai; Caravanas Novo eta Mobil Baslam enpresek euren “mobil homeak” aurkeztuko dituzte, hau da, etxe aurrefabrikatuak gero ezarriko diren tokietara eramaten direnak. Hasiera batean, karabanak izan zituzten oinarri, baina egun oso desberdinak dira tamainari zein ekipamenduari dagokienez, beraz, oso funtzio desberdinak dituzte. Are gehiago, karabanak oporraldietarako etxe gisa baliatzen dira; “mobil homeak”, berriz, benetako etxebizitzak dira, leku batean jarri eta han geratzen dira, nahiz eta, behar izanez gero, beste leku batera eraman daitezkeen.

Bestalde, Caravanas Novo enpresak Trespaderneko Río Nela Campingaren erakusketa bat antolatuko du, Camping horretako egurrezko bungalowetako batean asteburu-pasa bat zozkatzearekin batera.

Azkenik, esan beharra dago, deskribaturiko jarduerez gain, ondokoen dastaketak eskainiko direla: ardoak, gaztak, hestebeteak, hortxata eta beste hainbeste produktu, publikoaren gozamenerako. Era berean, bidaiak eta hoteletako zein landetxeetako egonaldiak zozkatuko dira azokak iraun bitartean.

-ek idatzirik|2016-05-04T16:53:30+02:004 de maiatza de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top