Athletic Club Fundazioak Umeen Gabonetako Parkera eramango ditu bere atrakzioak, futbol zelai txiki bat barne

Zurigorrien standean, besteak beste, giza futbolina, makillaje-tailerrak eta Zampa Arrainaren puzgarria egongo dira.

Athletic Club Fundazioak hainbat jolas-jardueradun stand erakargarri bat prestatu du Umeen Gabonetako Parkean parte hartzeko, zeina Bilbao Exhibition Centre-n ospatuko den, abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean. Miniaturazko futbol zelaiak interes handia piztuko du neska-mutilen artean. Bertan, nahi beste partida jokatu ahal izango dituzte eta baliteke txapelketaren bat antolatzea ere.

Athletic Club Fundazioak, estadio txikiaren ondoan, giza futbolin puzgarri bat jarriko du. Horretarako, barrak eta arnesak kokatuko dira eta talde bakoitzak kolore bateko petoa izango du. Baloia hanka artean duten bitartean, orekari eusten eta baloia taldekideei pasatzen saiatu behar dira.

Zampa Arrainaren puzgarria ere oso dibertigarria izango da txikienentzat, gogo handia izaten baitute bertan jolasteko. Atrakzio honekin, alde batetik, parte-hartzaileek konturatu gabe egingo dute ariketa fisikoa eta bestetik, ongi pasatzen duten bitartean kideen artean errespetua izaten irakatsiko da.

Standera hurbildu eta jarduera lasaiago bat egin nahi dutenentzat, Athletic Club Fundazioak makillaje-tailer bat antolatuko du. Bertan, bi estetika-profesional egongo dira neska-mutilen aurpegiak margotzen.

Halaber, zurigorrien espazioak Athletic Clubeko lehen plantillako jokalari batzuen bisita jasoko du, bai mutilena, bai neskena. Hauek haurrekin egongo dira, argazkiak banatuko dituzte eta umeekin beste hainbeste egingo dituzte.

BALIOAK ALDARRIKATZEA

Athletic Club Fundazioak Umeen Gabonetako Parkean parte hartzen duen lehenengo aldia da; aurten, erakunde zurigorriaren eta Bilbao Exhibition Centre-ren artean sinatutako hitzarmenari esker egingo da. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza dakar berekin, Fundazioak zein BECek sustatutako giza-, kirol-, kultura-, edo ingurumen-proiektuen garapenari dagokionez.

Ildo honetan, eta joan zen edizioan hasitako bideari jarraikiz, PIN/UGPa haurtzaroan garrantzitsuak diren hainbat balio defendatzeko eta irakasteko konpromiso sendoarekin itzuliko da: Elkartasuna, Berdintasuna, Jasangarritasuna, Zibergizalegea, Bizimodu osasungarria eta Familia. Ez datza txikienentzako aisialdirako leku bat sortzean bakarrik; jolasa eta beren garapen pertsonala markatuko duten balio batzuen ikasketa uztartzen dituen espazio bat sortzean baizik. Jolasaren helbururako, pabiloietako batean barraka eta atrakzio tradizionalak egongo dira. Bigarren helbururako, PIN/UGParen proiektu honetan atxiki diren erakundeak eta enpresak dagoeneko jardueren eta tailerren programa prestatzen ari dira. Honako elkarte eta erakunde hauek ere programazioa amaitzen ari dira: Athletic Club Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Portuko Agintaritza, Emakunde, EVE, BBK Fundazioa, Telepizza, hainbat komunikabide eta beste enpresa batzuk.

-ek idatzirik|2019-11-27T13:42:53+01:0027 de azaroa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top