Ausartan Race, mundu guztiarentzako oztopo lasterketaren 1. edizioa BEC-en izango da

  • Martxoaren 27an, igandea, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) 4,5 kilometroko ibilbidea eta 25 oztopo baino gehiago jarriko ditu publiko guztiarentzat.
  • Ausartan Racek hainbat kategoria eta modalitate ditu, mundu guztiak parte hartzeko aukera izan dezan, maila eta gaitasun fisikoa edozein izanda ere.
  • 500 parte-hartzaile baino gehiago espero dira eskuragarri dauden 4 kategorietan: Elite, Ausartan Pro, Ausartan (lehiarik gabeko bakarra) eta Taldeak.
  • Irteerak goizeko 11etatik aurrera egingo dira, beti kategoriaka, eta bakoitzak bere txandak izango ditu, izena eman dutenen arabera parte-hartzaileen muga batekin.

 

Bilbon, 2022ko urtarrilaren 28an. Ausartan Race-aren lehen edizioa martxoaren 27an iritsiko da BECera (Barakaldo). 4,5 kilometroko ibilbidea eta mota guztietako 25 oztopo baino gehiagorekin, jende guztiarentzat pentsatutako lasterketa da. Izan ere, 4 kategoria desberdin daude, bakoitzaren lehiakortasun-mailaren arabera. Zorrotzenek banan-banan eman ahal izango dute izena lehenengo txandarako, hau da, Elite txandarako, 11:00etan irtengo dena. Baina, 4 pertsonako taldeetan izena emateko aukera ere badago, lagunartean gozatzeko. Azkenik, Ausartan kategoria egongo da, kronometratu gabeko kategoria bakarra.

Dibertsioa eta baikoitzak bere burua gainditzeko dira oztopo-lasterketa honen (OCR) lehen edizioaren helburu nagusiak. Ausartan Race lasterketaren ibilbidea euskal herri kirolekin lotutako erronkek osatuko dute, OCRen ariketa ohikoekin, baina baita puzgarriak bezalako oztopoak ere. Amaitzen duten guztiek finisher domina bat jasoko dute, ausartak direla aitortzeko.

Ausartan Race BECeko kanpoko espazio estalian jokatuko da, erakustazokako pabiloien inguruan. OCR hau BECekin eta INNEVENTO Sportsekin elkarlanean sortu da, eta BeUp gimnasio-katea gehitu zaio. Beraz, kirola egiteko eta Barakaldoko bizilagunen aisialdirako gune hau ezagutzeko modu paregabea da. Gune hori parte-hartzaileentzat bakarrik izango da, eta tokatzen zaien oztopo bakoitza gainditzeaz aparte, inolako kezkarik gabe egin ahal izango dute korrika.

 

Ausartan Race maila guztietarako, eskakizunaren arabera

Ausartan Race lasterketaren filosofia parte-hartzaileen profila guztietara egokitzen den lasterketa bat eskaintzea da, non pertsona bakoitzak bere eskakizun-maila jartzen duen oztopo batzuei modu lehiakor eta dibertigarrian aurre egiteko. Gainera, BEC aprobetxatzen du interesdun askori data berezi bat eskaintzeko, egutegian ez baita horrelako kirol-ekitaldirik izaten, batez ere penintsulako iparraldean, baldintza meteorologikoengatik.

Beraz, ekitaldi honek publiko guztia gonbidatzen du parte hartzera eta kirol esperientzia paregabeaz gozatzera, oztopoak gaindituz eta bere mugak proban jarriz, betiere esparru dibertigarri batean. Ausartan Race lehiaketa maila eta gaitasun guztietako pertsonentzat sortutako lehiaketa da. Horregatik, nahiz eta ibilbidea berbera izan parte-hartzaile guztientzat, eskakizun ezberdinak dituzten lau kategoria daude:

Elitea: oztopo guztiak gainditzeko betebeharra.

Ausartan Pro: oztopo guztiak gainditzeko betebeharra. Gainditzen ez badira, 10 burpee-ko zigorra izango du.

Ausartan: ez dago oztopoak gainditu beharrik. Kategoria hau ez da sailkatzekoa.

Ekipoak: oztopo guztiak gainditzeko betebeharra. Gainditzen ez badira, 10 burpee-ko zigorra izango du. Taldeek 4 kide izan behar dituzte, eta elkarrekin igaro beharko dute helmuga.

 

Elite kategorietako irabazleak sari bat izango du, baita emakumezkoen, gizonezkoen eta talde mistorik onena ere. Eta sari bat emango zaio taldean parte hartzen duen erakunde, enpresa, klub edo gimnasio onenari. Izen emateen salneurria ere oso popularra da eta dortsala 35€-tan bakarrik eskuratu ahal da orrialde ofizialaren bidez (www.ausartanrace.com). Izena emateko azken eguna martxoaren 21a izango da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Posta elektronikoa: [email protected]

Web orria: http://www.ausartanrace.com/

Facebook: https://www.facebook.com/ausartanrace/

Instagram: https://www.instagram.com/ausartanrace

-ek idatzirik|2022-01-28T14:15:52+01:0028 de urtarrila de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top