Bilbao Exhibition Centreko pabiloietako eta Batzar Zentroko jarduerak ez du etenik izan uda osoan zehar. Hala, uztailean eta abuztuan honako hauek egin dira bertan: Euskal Encounter hitzordu saihestezina, CIRPen Batzar Nagusia, Osakidetzaren oposaketak edota Energia Klusterraren fororik jendetsuena, hidrogenoarena. Irailean zehar eta urtearen amaierara arte, azoka eta kongresu esparruak mota askotako ekitaldiak jaso ditu eta jasoko ditu: azoka propioak, jardunaldi profesionalak, batzarrak, bilera pribatuak, kontzertuak, azterketak, sari-banaketak, kongresuak…
Honakoak ere egin dira BECen: segurtasunari eta zibersegurtasunari buruzko bilera bat, EMECAren eskutik (Europako azoka esparruen jabe nagusiak biltzen dituen elkarte europarra); Pokemon Special Championships Bilbao; edota Uniporten urteroko topaketa. Avalco taldeko Hornitzaileen eta Bazkideen IX. Azoka egiteko topagunea ere izan da Bilbao Exhibition Centre. Gainera, esparruaren iparraldeko sarrerako hallak museo gisa balio izan du Huawei Enterprise Roadshow 2022ren kanpoko erakusketa ibiltarirako. Eta Luxua aretoa CEDEko (Zuzendarien eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioa) Zuzendarien XXI. Kongresuaren topagunea izan da, “Zuzendaria, mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” izenburupean.
Urrian Egurtek izan da, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa. Ezinbesteko hitzordua da hori sektoreko arkitekto, ingeniari eta profesional guztientzat. Honakoek osatzen dute zerrenda: Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka; Intergune: Nazioartekotzeko Adimena eta Lankidetza topaketa; Japan Weekend; Desembalaje azoka, vintage dekorazioari, enkanteari, antigoaleko gauzei eta bildumazaletasunari buruzkoa; edo RetroClásica Bilbao, ibilgailu klasikoen, antzinakoen eta bildumakoen azoka.
Bilbao Exhibition Centreren jarduera etengabea izan da urtearen hasieratik eta, urtearen amaierara arte jarduera maila altua izango denez, balantzea oso positiboa izango dela aurreikusten da, enpresen okupazioa, ekitaldiak eta esparrura etortzen diren bisitariak kontuan hartuta.
Iruzkin bat utzi