BEC, aireko konektibitatearen munduko egoitza ROUTES 2018 ekitaldian

Sektoreko eragin handieneko profesionalek datozen urteetako aireko mapa eraldatuko duten erabakiak hartuko dituzte “Routes Europe 2018” ekitaldian, Europako aireko konektibitatearen inguruko topaketa garrantzitsuenean alegia, non bide berriak irekitzeko aukera zehaztuko den. 100 airelinea baino gehiagok, 300 aireportuk, 50 turismo-agintaritza nagusik, garraio-enpresek eta bidaia-antolatzaileek 5.000 bilera izango dituzte BEC esparruko 1. Pabiloian eta Batzar Zentroan, merkataritza-aukera berriak jorratzeko, beren sareko estrategien plangintza egiteko eta abiazioaren industriako adituen eskutik informazio baliotsua jasotzeko.

Euskadik nazioarteko ekitaldi garrantzitsu hau hartzeko hautagaitza aurkeztu zuen –Eusko Jaurlaritza-Basquetour, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko Aireportuaren eskutik– eta hautaketa-prozesu zorrotza gainditu zuen bi baldintza nagusiak betetzen zituelako: nazioarteko aireportu bat izatea, Londres, Amsterdam, Zurich, Praga edo Munich bezalako lotura estrategikoekin, eta BEC esparruaren moduko azpiegitura bat izatea, bere motako bakarra.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:13:22+02:009 de azaroa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top