BEC Alemaniara doa

Ekitaldiak antolatzen dituzten Alemaniako enpresekin harreman zuzenak sortzeko helburuarekin, Bilbao Exhibition Centre-eko hainbat ordezkari Alemaniako Dusseldorf, Kolonia, Frankfurt eta Munich hirietara bidaiatu dira, besteak beste, sem4u, Europforum, CTI, Merz, Ralph Lauren, Ecovis, Preferred Planners, Preferred World eta Diplomkaufmann enpresekin bildu eta bezerotzat auto-marka handiak, farmazeutikoak eta hainbat sektoreko enpresa liderrak dituzten erreferentziako Stagg & Friends, Planworx eta Lörh & Partner enpresak ere bisitatzeko.

Enpresa horiek etengabe aritzen dira ekitaldi handiak hartzeko gai diren agertoki berriak bilatzen. Ondorioz, Bilbo da ekitaldien antolaketa sektore honetako enpresek begiak jarri duten lekuetako bat, hiriak leku moderno eta malguak dituelako, Bilbao Exhibition Centre tartean, eta beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituelako: aireportua gertu dago, itsas merkataritza errazten duen itsas portua ere, eta baita ehunka hotel ere.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:12:41+02:0019 de martxoa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top