BEC-ek 92,5 milioi euroko inpaktua sortu zuen bere 15. urteurrenean

  • Inpaktu-zifra 212 ekitaldien ospakizunari esker lortu zen, zeinetan 944.256 bisitarik hartu zuten parte eta esparrua 306 egunetan zehar bete zuten.
  • BECen jardueraren efektuek bestelako zifrak utzi zituzten lurraldean: 11,5 milioi euroko zerga-bilketa eta 1.908 enpleguen sorkuntza.
  • Sortutako gastuaren %66a azoka-jardueratik kanpoko jardueretarako izan zen.
  • Azterketa kualitatiboan negozioen arloko eta publiko orokorrerako interesgarriak diren sektore estrategikoekin erlazionatutako topaguneen sorkuntza, erakartzea eta mantentzea nabarmentzen da.
  • 2017ko inpaktu-zifraren gaineko %10eko hazkuntzak itxiera positiboa faboratzen du ekitaldirako, zeinari 15. urteurrenaren balantze globala gehitu beharko litzaiokeen.

Bilbao Exhibition Centre-k BPGaren gaineko 92,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoko zenbatekoarekin itxi zuen 2019. urtea, bere 15. urteurrena izan zena. Emaitza honen atzean 212 ekitaldi daude, 944.256 bisitarien partaidetza eta 306 egunetan zehar esparrua beteta edukitzea. Gainera, euskal esparruaren jardueraren efektuek bestelako zifrak utzi zituzten lurraldean, hala nola 11,5 milioi euroko zerga-bilketa euskal Ogasunerako eta 1.908 enpleguen sorkuntza.

Inpaktu ekonomiko eta sozialeko azterketa funtsezkoa da BECen konpromisoan inguruneko enpresa-sare, egitura asoziatibo eta sozialaren eragile dinamizatzaile gisa. 2019ko txostenak, besteak beste, sortutako gastuaren %66a azoka-jardueratik kanpoko jardueretarako izan zela adierazten du, hala nola, ondorengoetarako: ostalaritza, %42a bereganatu zuenak; garraioa, %18arekin; dibertimenduzko jarduerak eta jarduera kulturalak, eta txikizkako merkataritza.

Aldi berean, azterketa kualitatiboak negozioen arloko eta publiko orokorrerako interesgarriak diren sektore estrategikoekin erlazionatutako topaguneen sorkuntza (profesionalak eta aisiakoak), erakartzea eta mantentzea nabarmentzen du. Guztira, 212 ekitaldi izan ziren, hainbat kategorietan banatuta: 32 azoka, zeinetan 2.520 erakusketarik hartu zuten parte; 152  batzar eta ekitaldi, eta 28 ikuskizun Bizkaia Arenan. Hiru negozio-ildo hauen konbinazioa da, hain zuzen ere, BEC esparruari gaur egun panorama ekonomikoan duen kokalekua eman diona, edozein motako deialdietarako gune bereizgarri, optimo eta moldakorra izateagatik.

Bukatzeko, azken epealdi konparagarrian (2017. urtean) lortutako inpaktu-zifraren gaineko %10eko hazkuntzak itxiera positiboa faboratzen du ekitaldirako, zeinari bere hiru bosturtekoen ibileraren balantze globala gehitu beharko litzaiokeen. Izan ere, pisu sinboliko handiko urtean zehar, BECek bere zifra historikoak errepasatuz ospatu du bere urteurrena. Zenbateko horiek Euskadiren nazioarteko proiekziorako azpiegitura estrategiko gisa duen kokalekua ebaluatzera laguntzen dio. Horien artean nabarmentzen da mundu osotik etorritako 15 milioi bisitarien presentzia, 1.348 ekitaldien ospakizuna eta 1.328 milioi euroko metatutako inpaktua 2004. urtean sortu zenetik.

2019: 306 EGUNEKO JARDUERA IZAN DUEN PROGRAMAZIOA

Hiletik hilera, BECen jarduera nabaritu egin zen 2019. urtean zehar atariko korridoreetan. Hitzordu batzuek publiko gehiago izan zuten; beste batzuek, teknikoagoak, haien diziplinetan maila altuko profesionalak erakarri zituzten. Urtarriletik abendura jarduera ez zen eten, eta horrela egiaztatzen dute ospatutako azoka, kongresu, batzar, bilera, zuzendaritza-kontseilu, azterketa, EPE eta bestelako ekitaldi guztiek.

Jada tradizioa den bezala, urtea Tendencias Creativas-ekin hasi zen, eskulanen garrantzia eta edertasuna goresten duen topagunea. Urtarrileko hitzorduaren ondoren, World Maritime Week-a heldu zen, itsasoarekin lotutako lau sektoreetako (itsas-, portu-, energia- eta arrantza-sektoreak) pertsona ospetsu nabarmenekin. Gainera, otsailean Architect@Work-en lehenengo edizio arrakastatsua ere burutu zen, arkitekto, diseinatzaile, ingeniari, hirigile eta higiezinen sustatzaileen bisita hartu zuenak.

Martxoan Rail Live gailendu zen, tren-industriako operadore, fabrikatzaile eta hornitzaileentzako urteko topagune bereizgarria. Udaberritik hurbil, BECek Stock Euskadi-ren urteko bi hitzorduetako bat ospatu zuen, eta antzinako produktuen merkatu handi ere bihurtu zen Desembalaje azokarekin. Bestalde, apirila Wind Europe Conference & Exhibition-en hilabetea izan zen. Adituen arabera, bere espezialitatean Europako hitzordu garrantzitsuena da, bai eta Europako Haize-energiaren Elkartearen erreferentziazko ekitaldietako bat ere, mundu osotik bertaratutako 8.000 profesional ingururekin eta 50 herrialdeetatik etorritako 400 enpresa erakusketari baino gehiagorekin.

Maiatzaren impasse-arekin Expovacaciones bezalako publikorako azokaren ondoren, industriak bere ekitaldi nagusia izan zuen ekainean +Industry-ren ospakizunarekin. 35 herrialdeetatik etorritako 1.300 enpresa inguru, 100 hizlari baino gehiago eta 19.500 bisitari profesional etorri ziren hitzordu industrial honetara, zeinaren marka bereizlea profesionalen arteko sinergiak diren. BECen bi urtez behingo eta orain arte ikusi ez den apustua zazpi azokak espazio fisiko eta denbora-tartea partekatzean datza: Addit3D, BeDigital, Fitmaq, Industry Tools, Maintenance, Pumps&Valves eta Subcontratación.

Oporretatik hurbil, uztaila gorriz markatuta dago informatika eta teknologia berrien zaleentzat. Beste urte batez, Euskal Encounter ekitaldiak 15.000 pertsona inguru erakarri zituen hilabetearen amaierako hitzorduaren lau egunetan zehar. Hitzorduak dinamismo handia erregistratu zuen hartzen dituen hiru pabiloietan.

Eta, uda igaro ondoren, Volkswagen-ek bereganatu zuen iraileko arreta, bere hiru modelo berrien aurkezpenarekin. Ekitaldiak bost egun iraun zituen eta Alemaniako kontzesionario nagusietatik etorritako 5.000 pertsona inguru bildu zituen BECen.

Hurrengo hilabetean, Japoniako kultura BECez jabetu zen berriz ere, Japan Weekend-aren neguko ospakizunarekin. Hilabete honen jarduera etengabea izan zen, Celebra!-ren lehenengo edizioa ere ospatu zelako, Expobodas aurrekariaren estela jarraituz. Garaiak aldatzen doaz eta, haiekin batera, ospatzeko moduak ere. Horrela, ezkontzetarako eskaintzez gain, azokak edozein motako festa eta oroitzapenetarako eskaintzak hartu zituen.

Urtea amaitzear, azaroan, BEC esparrua euskal ekonomiaren erdigune bihurtu zen berriz ere, Basque Industry 4.0 azokarekin. Bertan 3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguruk hartu zuten parte eta horren protagonistak gizartearen eskurako 4.0 industria, zibersegurtasuna, startup-ak eta enpresen, BRTA eta 4.0 aktiboen standak izan ziren.

Urtea jardueraz betetako abenduko hilabetearekin itxi zen. Ohikoa den Umeen Gabonetako Parkearen hitzorduarekin batera, familia askorentzat tradizio bat dena jada (55 edizio egin berri ditu), BEC esparrua urtero nazioko zein nazioarteko gaurkotasunaren erdigunean kokatzen duen beste hitzordu bat gauzatu zen. Fun&Serious ekitaldiak BEC Europako bideo-jokoaren kapitala bihurtzen du, milaka zale, enpresa eta youtuberrekin haien talentua erakusten 2. pabiloian zehar. 2019an ospatutako beste ekitaldi batzuk BIOEF, Laboral Kutxa, Lantegi Batuak, CAF, Kutxabank, Eroski, Fórmula Student, British Council, La Caixa, Tecnalia, BBVA, Supermercados BM, Ibil, Talleres Usoa edo Velatiak antolatutakoak izan ziren, Bizkaia Talent, Intergune eta Bizkaia Empresak ospatutakoez gain, besteak beste.

Aldi berean, BECeko jarduera-bolumena sare sozialetan ere islatu zen, gero eta jarraitzaile gehiago baititu Twitter-en, LinkedIn-en, Instagram-en eta Facebook-en, %12ko hazkuntzarekin 2018. urteko jarraitzaileekin alderatuta. BECen Facebook-eko kanal korporatiboa da segimendu masiboena izaten jarraitzen duena eta haren komunitateak 138.500 pertsona baino gehiago ditu jada. Bere aldetik, BECen Instagram-eko kontua, 2016. urtean sortu zena, 10.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. YouTube-ko kanalak, bestalde, guztira 92.042 ikustaldi pilatu ditu. BECen webguneei dagokienez, guztira 23 direnak, 1,5 milioi bisitaldi erregistratu zituzten 2019. urtean.

BIZKAIA ARENAK BERE ERREKOR-KOPURUAK MANTENTZEN DITU

28 ikuskizunekin eta 252.000 ikuslerekin baino gehiagorekin, Bizkaia Arena pabiloiak eta CUBEC! aretoak aurreko urtean erregistratutako errekor-kopuruak mantendu zituzten 2019an bisitariei eta okupazioari dagokienez. Europako erabilera anitzeko barruti handienetako honen programazioaren barruan, lehenengo mailako artista eta musika-taldeen ikuskizunak gailendu ziren, hala nola Bryan Adams, Bob Dylan, Ennio Morricone, Twenty One Pilots, Taburete, Leiva, Anuel AA, La Polla Récords, Amaral, The World of Hans Zimmer, Melendi eta Marea.

Bere eszenatokitik festibal eta kontzertuetan parte hartu zuten artistak ere igaro ziren, hala nola Operación Triunfo, BIME Live eta Remember Paradise, bai eta Euskaltelen Noches de Risas ikuskizuneko bakarrizketariak ere. Kirol-ikuskizunei dagokienez, X-Trial-en eta SuperEnduro GP Euskadiren Munduko Lehiaketak bezalako txapelketak nabarmendu ziren, bai eta Euskalgym-en XIV. Gimnasia Gala Internazionala ere. Halaber, agendaren barruan haurrentzako eta familientzako ikuskizunak ere egon ziren: Ene Kantak Jai Erraldoia edo EITB Jaia 2019, besteak beste.

15.URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

2019 urte berezia izan zen Bilbao Exhibition Centre-rentzat bere 15. urteurrena zela eta. Azokak, kongresuak, batzarrak eta ikuskizunak garatzeko azpiegitura gako gisa berretsita, urriaren 1ean ekitaldi batekin ospatu zuen bere urteurrena, Iñigo Urkullu lehendakaria horren buru izanda. Erakundeen hitzaldiekin batera, irudi- eta musika-ikuskizun bat eskaini zen; arte digitaleko muntaketa handi bat izan zen, BECen iragana, oraina eta etorkizuna modu berritzailean aztertzeko bitarteko gisa. Modu horretan, Bilbao Exhibition Centre-k bere eguneroko zereginak egitea posible egiten duten erakunde, enpresa, komunikabide eta bestelako eragileen laguntza eta elkarlana eskertu nahi izan zuen.

2020: ERRONKAK

Bilbao Exhibition Centre-k hedapen-planteamendu batekin lan egiten jarraitzen du, hazkuntza duena helburu, bai Estatuan, bai nazioartean, eta produktuak eta formatuak etengabe aldatzen dituenak. Hau 2020ko egutegian ere islatuko da. Horrela, otsailean, eta lehenengo aldiz BECen, ExpoCadena ospatuko da, Ehlis burdindegi-taldearen azoka profesionala, bazkideen eta enpresa hornitzaileen arteko merkataritza-harremanak finkatzeko negozio-foro eta topagune bezala aurkezten dena, eta 1. eta 3. pabiloietan kokatuko dena.

Heroes Comic Con da egoitza estreinatzen duen beste erakusketa, Conceptum nazioarteko antolatzailearen eskutik, ekainean BECen izango duena bere lehen edizioa. Estatuaren iparraldeko entretenimenduaren munduko erreferentziazko ekitaldia izango dela iradokitzen da. Bertan, nazioko zein nazioarteko komikien egile anitz eta entretenimenduaren munduko pertsona ospetsu nabarmenak elkartuko dira, serie arrakastatsuen aktoreak barne.

Urte honetako funtsezko datetako bat BECentzat, zalantzarik gabe, BIEMH, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurteko azokaren 31. edizioaren ospakizuna izango da, maiatzaren 25etik 29ra bitartean izango dena. Teknologikoki oso berritzaileak eta espezializatuak diren nazioarteko enpresen parte hartzeari eta haien prestazio handiko makinariari esker, BIEMH azoka Europako deialdi industrial garrantzitsuenetako bat eta Espainiako topagune liderra bilakatu da. Paraleloki, BEC esparruko 4. pabiloia “4.0 Pabiloi” bihurtuko da eta, bertan, BeDIGITAL, ADDIT3D eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference azoken edizio berriak gauzatuko dira. Gainera, azaroan, industriak ezagutza eta esperientziak partekatzeko beste ekitaldi handienetako bat izango du Basque Industry 4.0 azokan, zeinak zibersegurtasunean eta startup-etan arreta berezia jartzen duen.

Halaber, hitzordu profesionalen eremuan, Imaginenanok edo Egurtek-Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak ere posizio oso nabarmena izango dute. Egurtek-en talde antolatzailea badago Euskadin basogintza sektorearen garrantziaren aldeko edukien programa batekin lan egiten, eta berrikuntzarekin duen konpromisoa erakutsiko du bere nazioarteko biltzarrean ospe handiko arkitektoak hartuz.

Azkenik, aisialdiaren atalak biribilduko du mugimendu handiko urtea, Tendencias Creativas, Gustoko, FVO, Expovacaciones, Retroclásica edo Celebra! bezalako azokekin eta Izal, Beret, Estopa, Dani Martín eta La Pegatina-ren ikuskizunekin, bai eta Motoziklismoko Trial Indoor-aren Munduko probarekin eta Euskalgym-en edizio berri bat ere.

Nazioartekotasunari dagokionez, duela gutxi jaso zuen BECek Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta UFI- The Global Association of the Exhibition Industry  elkartearen ziurtagiria 2020. urterako programatuta dituen hainbat azokentzat. Zehazki, erakunde publikoak Addit3D, BIEMH, Egurtek eta Tendencias Creativas azokei aitortu die kategoria hori, ‘Nazioartekotasun osoa’ atalean barneratuz; eta BeDigital, Expovacaciones eta Gustoko ‘Aduana-helburuetarako nazioartekotasuna’ atalean sartu dira. Bestalde, UFIk ‘Nazioarteko Ekitaldi’ atalean, BIEMH, World Maritime Week eta Industry Tools by Ferroforma-barneratu ditu.

Bestelako jarduketa-ildoei dagokienez, azokentzat ez diren guneen erabileraren barruan, Be Up BEC gimnasioaren martxan jartzea nabarmentzen da, 5.000 metro karratu izango dituenak eta urtearen amaieran irekitzea aurreikusten dena. Gimnasio honekin, BECek zerbitzuen enpresa gisa duen profila indartuko du, bere bezeroei hainbat kirol-diziplinen gune anitzetarako azpiegiturak eskainiz. Gainera, tokiko enplegua sortuko duen gunea izango da, eta jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako ekonomia sustatuko du.

Azkenik, digitalizazioaren arloan, BEC esparrua bezeroaren esperientzia hobetzen duten tresna berrien diseinu eta garapenean lan egiten ari da, bere webguneak eta aplikazioak berrituz, eta kudeaketarako sistema informatikoen azken bertsiorako migrazio-proiektu batekin.

 

 

-ek idatzirik|2022-01-13T13:16:12+01:0015 de urtarrila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top