BEC-ek sendotu egin du BeUp kirol zentroarekin hitzartutako aliantza

Bi erakundeetako zuzendariek akordioa sinatu dute eta horrek abantaila interesgarriak eskainiko dizkie erabiltzaileei

 Omar Pernasek, BeUp BECeko zuzendariak, eta Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak, akordioa sinatu dute. Horren arabera, bi erakundeek 2021etik (urte hartan jarri zuten martxan kirol-zentroa) elkarrekin duten aliantzan eta baterako lanean aurrera egingo dute. Dokumentuak bi guneetako erabiltzaileentzako abantaila interesgarriak biltzen ditu eta, zalantzarik gabe, sinergiak aprobetxatzeko bidean aurrerapauso esanguratsua izango da.

Elkarlanerako formula finkatzeko garaian, BECen egiten diren ekitaldien tipologia hartzen da kontuan publikoaren profilaren arabera (profesionalei zuzendutakoa izan edo publiko orokorrari zuzendutakoa izan). Hori dela eta, honako hauek hartzen ditu bere baitan: azoka profesionaletan parte hartzen dutenek kirol-ekipamendura sartzeko baldintza bereziak eskaintzea, prezio murriztuarekin; sarreretan deskontua egitea; ekitaldia sustatzea; eta aisialdiko hitzorduetan ludoteka zerbitzua kudeatzea. Bestalde, BECek ekitaldietara sartzeko baldintza bereziak eskaintzen dizkio BeUPi bere abonatuentzat, eta zozketak egiteko gonbidapenak.

“BeUPen jarduerari esker, kalitatezko zerbitzu osagarria ematen ari gara BECeko erabiltzaile guztiei: erakusketariak, bisitariak, edozein ekitaldi motaren antolatzaileak edo enpresako langileak”, adierazi du Basañezek. Bestalde, Pernasek adierazi duenez, “gure abonatuen bizitza aberasteko modu berriak bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu geure gain, gure komunitateko kide izanda parekorik ez duten aukeretarako sarbidea emanda”.

-ek idatzirik|2024-03-05T15:48:36+01:005 de martxoa de 2024|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top