BEC ekitaldietarako gune nabarmen gisa sustatzen da

Bilbao Exhibition Centreko instalazioen ezaugarriak aldakortasuna eta izaera berritzailea dira. Horrela jasotzen da EventoPlusen Guneen Gidaren azken edizioan. Gida horrek orrialde oso bat eskaini du BECen ezaugarriak xehetasunez aurkezteko. Argitalpenean azoka-esparruko espazioak zerrendatzen dira, hala nola Konbentzio Zentroa, hainbat areto eta gune funtzioanitz dituena; sei pabiloi diafano, horien artean Bizkaia Arena, 14.000 pertsonarentzako konbentzio bat hartzeko harmailak dituena, eta 4.000 ibilgailurentzako baino gehiagorentzako aparkalekua.

Argitalpen hori are garrantzitsuagoa da, Espainian eta Portugalen MICE sektorearen plataforma garrantzitsuenetako bat baita EventoPlus. Laster, gainera, informazio hori Spain for Mice nazioarteko edizioan ere agertuko da.

BECeko harremanetarako datuak hemen aurki daitezke:

https://www.eventoplus.com/directorio/proveedores/5578/bec/

 

-ek idatzirik|2021-04-14T17:08:58+02:0010 de martxoa de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top