BeDigital eta ADDIT3D, industria aurreratuaren lehen lerroan

BeDigital Advanced Manufacturing Technologies-ek (AFM) eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute. Hirugarren edizio honetan, eskaintza teknologiko berritzaileena izango du, eta industriaren eraldaketa digitalerako erreferentziako foro izaten jarraitzen du. Erakusketa-eremuan, Gaia-k hartzen du parte, besteak beste, zeinak 25 enpresa ordezkatzen baititu.

Aurreko edizioekiko berritasun gisa, teknologia gaitzaileen arloan diharduten eta hazteko aukera handiak dituzten startup-ek leku zehatz bat dute STARTUP VILLAGE izenekoan; hau da, talde horrentzako aukera berriak sortzeko sortutako eremu komun bat.

Horrekin batera, BeDigital 2021 programak ohiko formatuari eutsiko dio: Digital Talks, benetako kasuak hizpide dituzten hitzaldi tekniko-estrategikoak (besteak beste, 5G industrialari buruzko keynote bat).

ADDIT3D-ek, fabrikazio gehigarriari eta 3D inprimaketari buruzko herrialdeko azoka industrial profesional bakarrak, bosgarren edizioa du aurtengoa, eta erreferentziako foroa izango da, baita goraka doan sektore honen gakoekin erlazionatutako kontzeptuetako askoren inguruan egunean jartzeko tokia ere.

Horren haritik, fabrikazio gehigarria beste ekoizpen modu bat balitz bezala ezartzeko prozesuan izan den aurrerapena garapen teknologiko handia ahalbidetzen ari da, eta garapen hori erakusgai egongo diren 133 produktuetan ikusi ahal izango da; besteak beste, 3D inprimagailuen fabrikatzaile nagusiek eskainitakoetan.

Fabrikazio Gehigarriko eta 3D Teknologien Espainiako Elkarteak (ADDIMAT) eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute topaketa.

-ek idatzirik|2021-10-26T16:00:20+02:0026 de urria de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top