BeDIGITAL nazioarteko azokak eraldaketa digitala bihurtuko du lehiakortasun industrialaren ardatz

Ekainaren 13tik 17ra bitartean, BIEMHen baitan

BeDIGITAL azokaren 4. edizioak landuko dituen gai nagusiak industria arloko eraldaketa digitalaren oinarri bihurtuko diren azken berrikuntza teknologikoak izango dira. Azoka ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo da. Bost egun horietan, Bilbao Exhibition Centre berriro ere urteko ekitaldi industrial nagusietako baten egoitza bihurtuko da. Nazioarteko topagune hori enpresei zuzenduta egongo da eta eraldaketa digitalaren esparruko punta-puntako tresnetatik abiatuta industria sektorearen potentzial teknologikoa bizkortzea izango du helburu. Hain zuzen ere, berrikuntzari, produktibitateari eta eragingarritasunari dagokienez maila onenak lortu ahal izateko ezinbesteko tresnak dira horiek.

Aurreko edizioetan bezalaxe, BeDIGITALek produktua eta zerbitzua aurkezteko eta azalpenak emateko atala eta kongresuarekin eta networkingarekin lotutako zerbitzua uztartuko ditu. Hala, protagonismo handiagoa izango dute topaketarako guneek eta puntuek. Horietako bat da, esate baterako, Digital Talk izenekoa, industriara eta, bereziki, ekipo industrialen erabiltzaileei aplikatutako eraldaketa digitaleko punta-puntako 4.0 teknologiak ezagutzeko aukera bikaina eskatzen duen baliabidea. Estatuko eta nazioarteko punta-puntako enpresetako ordezkariek digitalizazioaren bilakaera, ezarpena eta erronka nagusiak landuko dituzte, beren esperientziak eskainita. Gainera, lehen pertsonan azalduko dituzte haien arrakasta-kasuak hainbat gairen inguruko saioetan: inteligentzia artifiziala, eraldaketa digitala, zibersegurtasun industriala eta makina-erremintaren berrikuntza, besteak beste.

Talk saioez gain, BeDIGITALen aurtengo edizioak beste hiru topagune ere eskainiko ditu: Innovation Workshops izenekoak (erakusketariek eta babesleek haien proposamen teknikoak eta berrikuntzakoak azaldu ahal izango dituzte Speaker’s Corner eremuan egindako aurkezpen laburren bidez); Zona Expo edo erakusketarako gunea izenekoa (erakusketariek azken berrikuntza teknologikoa aurkezteko topagunea eskainiko duen gunea da): eta Startup Village gunea (aurtengo edizioan sendotu egingo da BIND 4.0rekin adostutako lankidetza-akordioaren bidez, aurtengo edizioko 30 startupek erakusketarako gune honetan parte har dezaten). Azokak Industria eta Merkataritza Ministerioak emandako «Nazioartekotasun osoa» izeneko ziurtagiria eskuratu berri du. Aitorpen ofizial horrek atzerriko partaidetzari eta sektorearen babesari dagokienez maila handia egiaztatzen ditu. Gainera, aurrerapen teknologikoen abangoardiari dagokionez erakusleiho bikaina dela erakusten du.

Aurten, BeDIGITAL  Estatuko fabrikazio aurreratuari eta makina-erremintari buruzko nazioarteko azoka handienarekin, BIEMH-Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalarekin, batera egingo da.  Gainera, espazioa Addit3D-ekin, IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference kongresuarekin eta WORKinn foroarekin partekatuko du. BeDIGITAL AFM-Advanced Manufacturing Technologies Cluster-ek eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute, eta GAIAren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.

-ek idatzirik|2022-03-15T15:57:50+01:0015 de martxoa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top