BeUp BEC ikusgarriak ateak irekiko ditu datorren udazkenean

Azoka eta kongresu esparruak 5.000 metro karratu baino gehiagoko kirol zentro berri bat izango du, ipar gurutzaduran kokatua

Instalazioak bertoko 50 gazte baino gehiagori enplegua emango die

Aldez aurretik izena emateko epea zabalik dago, plaza bermatzeko konpromisorik gabe eta abantailak lortzeko alta hartzean aukera emanez

beUp BEC errealitate IKUSGARRI bihurtuko da datorren udazkenean. 5.000 metro karratu baino gehiagoko kirol zentro berri honen irekiera jarduera fisiko eta kirol zerbitzuen eskaintzan une gogoangarria izango da, bai Barakaldorentzat bai Bilbo Handiarentzat.

beUp kirol zentro kateak, bere kirol eskaintza zabaltzeko asmoz, sei millioi euro baino gehiago inbertituko ditu BECen ipar gurutzaduraren  erreforma integralean. BeUp BEC Burgosen eta Kantabrian jadanik lan egiten duen katearen laugarren zentroa izango da.

Ezaugarri nagusi gisa, beUp BEC-ek gune zabalak, ‘Premium’ mailako ekipamendua eta sektore sozial guztientzako jarduera aukera izango ditu: adin, eskakizun edota behar guztiak aintzat hartuko ditu zentro berriaren kirol eskaintzak.

Bezeroek eskuragarri izango dituzte honako zerbitzu hauek:

  • 100 metro karratu baino gehiagoko fitness gela bat, honako ekipamendua barne:
    • Jarduera kardiobaskular postuak, guztiak internet, TV eta Netflix bezalako plataformetarako konexioarekin.
    • Indar zirkuitoak, entrenamendua pertsonalizatzen duten azken belaunaldiko makinekin, internetera konektatuak.
    • Pisu libre eta Cross Training gunea.
  • Hiru igerilekuko ur gunea:
    • Igeriketarako 25×12,50 metroko igerilekua
    • Erabilera anitzeko beste igerilekua: hastapena, ikastaroak, uretan emandako talde eskolak…
    • Osasun gune handi bat (SPA), honako ekipamenduarekin: saunak, bainu turkiarra, sentsazio dutxak, zurrusta-igerilekua, ur hotzeko putzua eta abar.
  • 5 gela, astero 200 ordu baino gehiago jarduerak emateko, erritmo, gorputz jarrera zuzentze, bizkortze eta kardiobaskular proposamenekin: ziklo indoor, zumba, dance up, body pump, body attack, body balance, pilates, yoga, taichí, GAP eta core, besteak beste.
  • 250 metro karratu baino gehiagoko ludoteka, umeentzako ekintzekin aste osoan zehar, haien gustokoen jarduerak egitera joan daitezen kirol zentrora gurasoekin batera. Horrez gain, gizarte ekimenak, dibertigarriak eta, nola ez, osasuntsuak eskaintzen dira.

Proposamen hau beUp BECen ‘outdoor’ eskaintza zabalarekin osatzen da, kanpoko ekintzak maite dituztenentzat, korrikalarientzat eta adineko pertsonentzat bereziki pentsatuta.

Hau guztia beUpen slogana betetzeko asmoz: mugitu, ondo pasa, zoriontsu izan!

Horrez gain, egunean bi ordu eta erdiz beUpen bezeroek 300 plazako aparkalekua doan izango dute.

50 lanpostu zuzen baino gehiago sortuko dira

beUp BEC-ek bertoko 50 gazte baino gehiagori enplegua emango die, gaituak eta tituludunak haien eginkizunen arabera. Hauek dira plantilla osatuko duten postuak: bezero-arreta; fitness irakasle; zuzendutako jarduera irakasle; igeriketa monitoreak; sorosleak; haur ekintzetarako monitoreak; mantentze lanak eta garbiketa.

Hauta-prozesuetarako deialdia jakitera emango da, interesdun guztiek beUp-ek ezarritako epe eta tokian izena eman ahal dezaten.

Aldez aurretik izena emateko epea zabalik

Online aldez aurretik izena emateko epea jadanik zabalik dago, interesdunek beUp BECen plaza erreserba dezaten konpromiso eta inolako kostu barik.

Aldez aurretik izena emateko imprimakiak ezartzen duen epean izapidea egiten dutenek matrikula doan izango dute eta, opari gisa, kirol poltsa bat jasoko dute alta hartzean.

-ek idatzirik|2021-03-24T17:57:30+01:0015 de martxoa de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top