BIEMH azokaren azalera kontratazioak % 90 gainditzen du

Ospatzeko lau hilabete baino gehiago falta direnean, 2020ko maiatzaren 25etik 29ra

23 herrialdetatik etorritako enpresa erakusketariek BIEMH-Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 31. ediziorako aurreikusitako azaleraren % 90 jada erreserbatu dute. Maiatzaren 25etik 29ra artean izango den topaketa honetan teknologiaren, irtenbideen, berrikuntza mailaren eta erakusketa eremuaren asmo handiko edizioa eskainiko da. Hasiera hasieratik, 2019ko irailean, erakusketaren merkataritza-kanpainak oso erritmo onean egin du aurrera, eta aurreko edizioari dagokionez, erakusketari kopuru handi batek errepikatu du.

Gaur egunera arte izena eman duten enpresa erakusketarien artean, sektoreko fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaile nagusiak nabarmentzen dira, zeintzuek mundu osoko profesionalei aurrerapen berrienak erakustera etorriko diren. Erakusketa eremua hainbat sektoretan banatuta dago: erremintak, osagarriak eta osagaiak (% 35), makina-erreminta (% 28), ekoizpen-sistemen automatizazioa (%11), metrologia eta ekoizpenerako zerbitzuak (% 13) eta beste makina eta ekipamendu batzuk (% 13).

Bestalde, nazio mailako zein nazioarteko erosleak gonbidatzeko VIP programa (Hosted Buyers Programme) berriz ere funtsezko pieza bat izango da azokara profesional interesgarriak etorriko direla bermatzeko eta negozio-bilerak kudeatzeko. Horretarako, bisitari-taldeak lehentasunezko herrialdeen zerrendan lanean dirau, besteak beste honakoak nabarmenduz: Alemania, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Polonia, Portugal, Txina, India, Italia, Turkia eta Vietnam. Aurreko edizioetan bezala, programan erakusketarien eskariak barneratuko dira.

2018an hasitako formula errepikatuz, BIEMH azokarekin batera, Bilbao Exhibition Centre-ko 4. Pabiloia 4.0 Pabiloia bilakatuko da, eta aurreko edizioan baino erakusketari gehiago egongo da. Horiek guztiak industria berrirako iragateari arrakastaz aurre egiteko ezinbesteko teknologiak zuzenean erakustera etorriko dira.

Era honetan, 4.0 Pabiloian BeDIGITAL-en hirugarren edizioa egingo da. Erakusleiho ezin hobea da digitalizazio aurreraturako irtenbideak eta tresnak erakusteko. Honekin batera, ADDIT3D azokaren bosgarren edizioa ere egingo da, non fabrikazio gehigarrian eta 3D inprimaketan dauden irtenbide industrial berritzaileenak ikusi ahal izango diren. Batez ere, sistema eta makineriekin, aplikazio industrialekin eta materialekin zerikusia duten azken berrikuntzak barne hartuko ditu. 4.0 Pabiloian IMIC-en (Industrial Maintenance Innovation Conference) hirugarren edizioa ere burutuko da hilak 26 eta 27an. Kongresu honetan ondorengo gaiak eztabaidatuko dira: mantentze industrialaren garapena eta arlo honetako joera berrienak, aktiboen eta instalazioen kudeaketa eta ekoizpenaren fidagarritasuna, mantentze aurreratuaren baitan.

Eskaintza WORKinn-ekin osatuko da, Estatuko Enplegu Industrialaren Azoka bakarra. Maiatzaren 27tik 29ra bitartean, industria sektoreko enpresa garrantzitsuak bilduko ditu, euren langile-taldean txertatzeko profil zehatzen bila.

-ek idatzirik|2020-01-13T13:30:43+01:0013 de urtarrila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top