Bigarren oil & gas conference biltzarrak nazioarteko gaurkotasun gaiak izango ditu hizpide

2018ko urriaren 8an eta 9an

Hauek izango dira, besteak beste, 2018ko urriaren 8an eta 9an izango den Oil & Gas Conference biltzarraren programaren gai nagusienetako batzuk: baliabide energetikoa identifikatzea eta teknologiak optimizatzea, merkatu berrietako –hala nola, Uzbekistan, Bielorrusia, Kolonbia, Argentina eta Saudi Arabia– negozio-aukerak, ur sakonetan esploratu/ekoiztea, mix energetikoa aldatzea, petrolio eta gas-instalazioetako kontrol-sistemen zibersegurtasuna eta konponbide digitalak. Nazioarteko gaurkotasuneko zenbait edukiri ekiteko eta berriro upstream eta downstream ikuspegiari eusteko egokitasuna, agerian jarri da Adituen Batzordearen lehenengo bileran. Aldi berean, 2016ko lehenengo Biltzarrean lortutakoa berrikusi egin dute adituek.

Adituen Batzordea enpresa batzuetako –HIDROCARBUROS DE EUSKADI (GRUPO EVE), PETRONOR, AMPO, IDOM, LOINTEK, TUBACEX GROUP eta ENAGAS– ordezkariek osatzen dute. Eta, datozen egunotan, nazioarteko espezialistak gehituko ditu, biltzarren programa taxutu eta garatzen jarraitzeko eta antolaketari buruzko alderdiez aritzeko. Oil & Gas Conference biltzarraren asmoa da toki berean biltzarra, erakusketa-gunea eta networking eremua berriro elkartzea 2018an. Networking eremuan Brokerage Event izango da, biltzarkide, erakusketari eta babesleei aldebiko bilerak eskaintzeko.

Urtarrilean zehar, gaiei buruzko atariko aurrerapena, galde-sorta eta “Call for Papers” bidaliko zaizkie bisitari profesionalei, parte hartzeko gonbit eginez. Ekitaldian parte hartzen dutenekin soinez soin lan egin izanak, antolatzaileek –Easy Fairs eta Bilbao Exhibition Centre bera– teknologia- eta inbertsio-premia nagusiak identifikatzeko eta sektorearen neurrirako eta emaitza bermedun topaketa eskaintzeko bidea ematen du.

2016an, biltzarra bukatzean egin ziren galde-sorten emaitzen arabera, biltzarkideen % 84ren iritziz txostengileen maila oso ona izan zen, eta parte-hartzaileen % 81ren iritziz beren helburuak eta igurikimenak bete egin ziren. Oil & Gas-en balio-kateko (ingeniaritza-enpresak, aholkularitza-enpresak, EPCak, ekipamenduen eta osagaien hornitzaileak, teknologoak, operadoreak eta azken erabiltzaileak) profesionalak bi egunez bildu ziren, azken aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko, informazioa elkarri jakinarazteko eta gaitasunak neurtzeko, kanpora proiektatzen den gure herrialdeko sektore horretako ekitaldi bakarra den horretan. Guztira, 206 biltzarkidek, 24 txostengilek eta 21 enpresak –erakusketari nahiz babesle– parte hartu zuten.

-ek idatzirik|2018-01-22T12:26:41+01:0022 de urtarrila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top