Bilbao Exhibition Centre Athletic Club Fundazioarekin elkartzen da

Bilbao Exhibition Centre-k lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Athletic Club Fundazioarekin entitate txurigorriaren bazkideen multzoaren parte izateko. Akordioaren sinadura Ibaiganeko Jauregian burutu zen eta Fundazioaren presidenteak, Juan Carlos Erkoreka, eta BECen Zuzendari nagusiak, Xabier Basañez, zuzendu zuten. Bertan, Fundaziora heldu berri diren beste sei bazkide ere egon ziren.

Athletic Club Fundazioaren parte izatea aurrerapauso bat da Bilbao Exhibition Centre-k kirolarekin eta, bereziki, futboleko kluba bezalako Bizkaiko ikurrekin duen konpromisoan. Hitzarmenaren sinadurak berekin dakar bi entitateen arteko lankidetza Fundazioak zein BECek sustatutako giza-, kirol-, kultura-, edo inguruneko proiektuen garapenean.

Errubrikatu berriko akordioak urte bateko iraupena izango du, eta beste urte batez luzatu ahal izango da alderdiek hala adostekotan.

-ek idatzirik|2019-10-16T15:22:34+02:0016 de urria de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top