Bilbao Exhibition Centre-k bere 15. urteurrena ospatzen du, eragile ekonomiko eta sozial gisa duen posizioa indartuz

Urriaren 1ean festa bat ospatuko du bizitza politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta kirol-munduko pertsona ospetsuekin, Urkullu lehendakaria buru izanda

Hiru bosturteko nahiko izan dira Bilbao Exhibition Centre-k lehen mailako gune ekonomiko eta sozial bezala bere lekua aurkitu eta finkatzeko. Datuek hala berresten dute. 15 urte hauetan zehar BECen antolatutako jarduera ezberdinek sortutako inpaktu ekonomikoak 1.200 milioi euroak gainditzen ditu, azken ekitaldia bereziki nabarmena izanik, non bere historiako zifrarik altuena erregistratu zen 134,7 milioi eurorekin.

Gaur egun, azokak, kongresuak, batzarrak eta ikuskizunak egiteko funtsezko azpiegitura gisa berretsita, inguruko enpresa-, elkarte-, erakunde- eta gizarte-ehunaren dinamizatzaile bezala ikusten da. Egiaztagiri hauekin, Bilbao Exhibition Centre-k urteak betetzen ditu eta egunero zeregin honetan laguntzen duten eragileekin ospatu nahi du.

Mundu politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta kirol-munduko pertsona ospetsuak bertaratuko dira urriaren 1ean, 18.30 orduetatik aurrera, urteurren festara, BECeko Kongresu Zentroko Luxua Aretoan ospatuko dena. Gonbidatuen buruan Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua eta BECeko administrazio kontseiluaren presidentea egongo dira. Hauekin batera, besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, eta Bilbo eta Barakaldoko alkateak, Juan Mari Aburto eta Amaia del Campo, hurrenez hurren, bertaratuko dira, bai eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea ere, Jose Ángel Corres.

Jardueraz betetako 15 urte bizi izan dira 2001. urtean Bilbao Exhibition Centre-ren sozietate berria ofizialki eratu zenetik. 2004an inauguratu zenetik, 15 milioi bisitari baino gehiago igaro dira bere ataritik. Horien artean, zeluloidearen munduko pertsona ospetsuak, hala nola Paco eta María León; modaren mundukoak, Paco Rabanne, Eder Aurre, Mercedes de Miguel, etab. bezalakoak; sukaldariak, Eneko Atxa, Martín Berasategui, Karlos Arguiñano, etab.; futboleko mitoak, hala nola Jose Ángel Iribar edo Athletic-eko kapitain ohia Julen Guerrero; motorraren profesionalak, Nani Roma, Carlos Sainz edo Pedro de la Rosa bezala; txirrindulari ohiak, Miguel Indurain eta Eddie Merckx-ekin pelotoiaren buruan… eta, nola ez, saskibaloiko jokalariak, Gasol anaiak edo Stephen Curry, Derrick Rose eta Anthony Harris estatubatuarrak bezala, Bizkaia Arenan lehiatutako Munduko Lehiaketan parte hartu zutenak. Rafa Nadal tenislaria ahaztu gabe, azpiegituretara hurbildu zena banku-entitate batentzako spot bat grabatzera.

Gainera, prestigio nabarmeneko profesionalek haien ezaguerak partekatu dituzte hitzaldi edo azoka ezberdinetan denbora honetan zehar: Bianca Jagger, Nikaraguako modelo eta aktibista; Shigeru Ban, Pritzker saria duen Japoniako arkitektoa; Anatoli Karpov xakelaria eta Fisikako Nobel saria Konstantin Novoselov, besteak beste.

Guzti horiek, bai eta herrialdeko enpresa eta entitate nagusien ordezkariek ere, Bilbao Exhibition Centre-ren oinarriak finkatzera lagundu dute eta urriaren 1ean zeharo presente egongo dira ospakizun ekitaldian.

-ek idatzirik|2019-09-26T13:27:35+02:0026 de iraila de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top